Pikoketako fusilatuen panteoiko zerrenda eguneratu du udalak
Blaia hilerriko panteoia zaharberritu dute eta era berean fusilatutakoen zerrenda eguneratu du udalak.

Atzo jakinarazi zuen Nicolas Gerendiain elkarteak Blaia hilerrian dagoen Pikoketan fusilatutakoen omenezko panteoia zaharberritu duela udalak. Gaur udalak adierazi du zaharberritzea egiteaz gain, Pikoketan fusilatutako hamabosten izen eguneratuak gehitu dituztela. 1936an fusilatu zituzten eta 1978ko uztailaren 28an atera zituzten hobitik.
Gorka Alvarez Giza Eskubideen, Memoria Demokratikoaren eta Lankidetzaren ordezkariak gogoratu du 1936an frankistek hiria “indarrez hartu” eta “sutea piztu” zutela. Sarraski honetatik 90 urte beteko dira hurrengo urtean eta Alvarezek aurreratu du udalak konpromisoa hartu duela 36ko Gerrako biktima bakoitza gogoratzeko.
Bide horretan, keinu egin dio udal ordezkariak Pikoketan fusilatutako irundarrek haien memoria lekua dutenari eta adierazi du dagoeneko Irungo memoriaren lekuk bihurtu dela. Dena den, Pikoketako hobi horretan beste prospekzio bate egiteke dagoela gogoratu du Alvarezek, han gertatutakoari eta fusilatutako pertsonei buruzko datu gehiago lortzeko.
Ikerketa hau Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jarraitzen dituen protokoloa betez egingo dute eta Paco Etxeberria forentseak zuzenduko du.