2025/3/18

Zuhaitz egunak 30 urte bete ditu

30 urtez baso txikiak sortzea ahalbidetu du Zuhaitz egunak. Kolektibitate horri garrantzia eman eta hiru hamarkadetako datuak webgune batean bildu ditu udalak.

Hezkuntza sistema propioaren alde, geldialdiak Irungo hainbat eskolatan

Ikama ikasle antolakundearen deiari erantzungo diote Irungo hainbat ikaslek eta ostegunean geldialdiak egingo dituzte Txingudi, Eguzkitza eta Pio Baroja ikastetxeetan.

Dokumentala plazaratu dute iazko Txotxongilo Topaketa gogoratzeko

Ostomila konpainiak antolatu zuen topaketa iazko urrian eta bi egun iraun zituen. Telmo Basterretxea hondarribiarrak ekoitzi du dokumentala.

'Emakumeak historia kontatuz' jarduera bihar egingo da

Irungo emakumeen lanbideak eta zereginak ezagutzeko aukera eskainiko du Parean elkarteak. Istillaga plazatik irtengo dira. 17:30ean.

Emakumeen Etxea ezagutzeko saioa, udal euskaltegian

Emakumeen Etxea Irungo Auzoetan dinamikarekin etxea ezagutarazi nahi dute eta hura hobetzeko proposamenak entzun.

'Phantom thread' pelikula, moda eta zinema zaleentzat

Ramon Esparza moda diseinatzailearen erakusketaren harira, 'Phanton thread' filma eskainiko dute ostiralean Amaia KZn.

100 urte bete dituzte Lorenzo Varas eta Pedro Saizek

Udaletxearen izenean opari bana eman die Nuria Alzaga jarduneko alkateak.

memoria historikoa
Gehiago