2025/2/20

Gari Garaialde: «Herrian gertatu zenaren ardura dute, eta aitortu egin behar zaie hori»

Hondarribiko Ikastolaren sorreraren oinarriak eta protagonisten bizipenak jaso ditu Gari Garaialde fotokazetari hondarribiarrak dokumental batean. Bihar estreinatuko dute.

Kirol Galako sariak banatu dituzte

Bidasoa eskubaloi taldea, Irune Muguruza, Haimar Etxeberria, Naroa Zubimendi eta Juanma Garatek jaso zituzten garaikurrak.

Elkarretaratzea Iratxe Sorzabal sustengatzeko, larunbat honetan

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute berriro preso politiko irundarra hurrengo astean eta martxoan. Elkartasuna adierazteko San Juan plazan bilduko dira hilaren 22an, 11:30ean.

Presio estetikoaren eraginaz hitz egiteko saioak Irunen

Osasun fisiko eta mentalean presio estetikoak duen eragina izango da antolatu duten hitzaldi programaren ildoa. Parean elkarteak eta Elikaeskola elkartu dira saioak prestatzeko eta lau saioetatik lehena martxoaren 11n izango da.

AuzoEkin zaintza proiektua aurki Hondarribian

Bakardade ez hautatuak eta hauskortasun sozialak 60 urtetik gorakoengan duten eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea asmo duen proiektua da. Hilaren 25ean aurkeztuko dute egitasmoa udaletxeko areto nagusian.

Suteak eragindako kalteak konpontzeko baimena jaso du udalak

Orain artean kalteen balorazioa egiten aritu dira aseguru etxeak. Udalak aste honetan jaso du lanak hasteko baimena.

Martxoak 8

Emakumearen Asteko jarduerak iragartzeko kartela aurkeztu dute

Emakumeek eremu artistikoan duten garrantzia nabarmendu nahi duen lana da Yoana Mintegik proposatutakoa.

Mugikortasun iraunkorra: auto elektrikoa.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko, hamabi puntu berri

Pinudia auzo barrutiko aparkalekuan instalatuko dituzte kargagailu horiek. Aurrekontua 53.365,72 eurokoa da.

Maskulinitateaz hausnartzeko taldea osatze bidean

Jaizkibel konpainiak maskulinitateaz aritzeko taldea osatu nahi du. Saioen inguruko informazioa martxoaren 8an emango dute Udal Liburutegian.

Gehiago