Eragileak eta instituzioak eskutik, indarkeria matxistaren aurka

Herriak, ostegunean izandako eraso matxistari erantzun diola esan du alkateak, "herria harresi bat da eta Hondarribian ez dugu eraso matxistarik nahi, ezta jazarpenik ere".

Indarkeria Matxista

Hondarribian izandako eraso matxista gaitzetsi du aldundiak

Aldundiak nabarmen jarri du indarkeria matxistaren jatorria "gizon eta emakumeen arteko berdintasun falta" dela.

IMANOL ARZUAGA 'KIMA', 'Bi Arnas' dokumentalaren ekoizlea

“Politikoki gizartea ez dago prest tortura lantzeko”

Bi urteren ondoren ziklo bat itxiko du ‘Bi arnas’ dokumentalak maiatzaren 17an Hondarribiko Muaran, 19:00etan. Zikloaz aritu da hasieratik proiektuan egon den Imanol Arzuaga.

Hondarribiko eraso matxistaren aurrean, elkarretaratzea bihar

Elkarretaratzea Hondarribiko Martxoak 8 plazan izango da, 18:30ean. Udalak babesa eta gertutasuna helarazi nahi izan dizkio emakumeari.

60 urtetik gorakoen jarduerak ditu ardatz Bizi Gogoz programak

Egingo dituzten tailerren artean, musika, idazketa, sexualitatea, adierazpen artistikoa eta dantza saioak izango dituzte.

Jaizubia Zaldiketa Eskolan entrenamendu lehiaketa egingo dute

Asteburuan izango dira saioak, eta Irungo klubeko zaldizkoak eta amazonak Anagan II. Kopako 2. faserako prestatzea dute helburu.

Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna, datorren astean

Apirilaren 8an izango da Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna, eta komunikatuaren irakurketa zein bandera igoera egingo dira.

Errealitateaz modu seguruan gozatzeko, Gotti Burua

Sakelakoen erabileraren gainean hausnartzeko eta hura jasotzeko adina urte batzuk atzeratzeko sortu zen Gotti Burua taldea 2023ko urrian. Hondarribiko hiru eskoletako gurasoek osatzen dute.

Maria Fernanda Sanchez Goñiren hitzaldia, Oiasso Museoan

'Cambio climático y evolución humana' hitzaldia apirilaren 12an izango da, 19:00etan, Oiasso Museoaren Portua aretoan, doan.

Emigrazioko eraikineko lanak egiteko epea azarora arte luzatu dute

Azaroaren 30era arte iraungo dute lanek, baina lehenengo, Lanbideren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak lekualdatu behar dira.

Amaia KZko erakusketa gelan etenik ez izatea nahi du udalak

Apirilean Jose Manuel Abalos margolariaren lana egongo da ikusgai. Maiatzean, berriz, udal marrazketa eta pintura akademiako ikasleena. Erakusketak "modu jarraituan" programatu nahi ditu udalak.

Emakumeen indarra Espainiako II. Errepublikan izango dute hizpide

Yolanda Rodriguez militante feminista eta komunistak Espainiako II. Errepublika eta Frente Popular sortzeko emakumearen parte hartzeaz arituko da. Hitzaldia, ostegun honetan, hilak 11, Palmera Montero gunean izango da 19:00etan.

Iker Tafall Euskadiko txapeldun izendatu da asteburuan

Eibarren jokatu zen Adinetako Euskadiko Xake Txapelketan eskuratu zuen titulua irundarrak. Marlaxka Xake Klubak beste hiru ordezkari izan zituen. German Herrerak eta Josu Tornayk, bestetik, Euskadiko Txapelketa Absolutuan parte hartu dute.

Kurdistango sumendiak hurrengo Zure Abenturaren Bilan

Raquel Garciak Kurdistango lurretan egindako bidaia izango du hizpide hilaren 11ko saioan. Amaia KZn izango da, 19:30ean.

Giza irudiarekin marrazketa tailerra egingo dute

Udal marrazketa eta pintura akademian izango da hilaren 20an. Izen-ematea apirilaren 8tik 17ra egin beharko da

EH Bilduren hauteskunde kanpaina Irunera iritsiko da ostegunean

San Juan plazan egingo dute ekitaldia 18:45ean. Nerea Kortajarena eta Arnaldo Otegi zerrenda kideak bertaratuko dira.

Gaur egingo du Irunen PSE-EEk hauteskunde kanpaina

Etorbidearen zubian elkartuko dira Eneko Andueza, Maria Chivite, Cristina Laborda eta Alain Rousset.

Txinzerrek behin behinean lekualdatu du arreta bulegoa

Junkal kaleko 22. zenbakian egongo dira hilaren 11tik aurrera. Hitzordua eskatu beharko da bertaratu ahal izateko.

Pablo Gonzalezen auziaz arituko dira Kabigorrin

Hilaren 18an Oihana Goirienarena eta Maribel Martinezena izango da hitza, 19:00etan. Irungo Udalak hitzaldia antolatzen lagundu du.

Reem Damdan, Palestinaz, Palmera Monteron

Irungo Palestinarekiko Elkartasun Sareak antolatu du hitzaldia, 'Laguntza eske Palestina' goiburuarekin.

Gehiago