
Hondarribian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027) apirilean aurkeztu zuen Hondarribiko Udalak. Hilaren 29an bilduko da ‘lemixiko’ Euskara Mahaia, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Hilaren 9an egindako Hondarribia Lantzen-eko Administrazio Kontseiluan kiroldegiko udako ikastaroetako tarifa berriak onartu zituzten. EAJk "neurrigabetzat" jo ditu prezio aldaketa horiek.

Izen emateko bi epe irekiko dituzte. Batetik, iaz izena eman ez zutenentzat, eta bestetik, pasa den urtean parte hartu zutenentzat. 700 eserleku jarriko dituzte.

Bidasoa Irun txapeldunorde izendatu da Plenitude ligan eta udalak harrera instituzionala egin dio taldeari.

'Hondarribia Baltsan' egitasmoak arrakasta itzela izan du. 300 kirolari inguru bildu ziren igandean futbola, arrauna, pala, paddle surf, zesta eta ibilketa praktikatzeko.

Zumardikoak elkarteak Mi Dulce Guerrero elkartearekin batera antolatu du txokolate jatea gaitzaren gaineko sentsibilizazioa landu eta ikerketarako dirua biltzeko.

Antxeta Irratiak Igor Enparan Hondarribiko alkatea 'Elkar entzunaz, konponbidea eraiki' saio irekira gonbidatu du. Kultur Etxean izango da, bihar, 18:00etan, eta herritarrek galderak egin ahalko dituzte.

Irunbixi, Haur eta Nerabeen Parte Hartzerako Forotik abiatutako ekimena izan da. Goiz osoan zehar, 'Mundialtxo Antiarrazista' eta tailerrak egin dituzte 2. DBHko 180 ikaslek.

Bihartik igandera Hondarribia Dantzan egingo dute, Kemen Dantza taldeak eta Hondarribiko Udalak antolatuta.

Urgararen gaineko erabakiak Urgararen zuzendaritzak hartuko ditu, baina administrazioa BATek kudeatuko du. Bi denboraldirako hitzarmena da.

6 eta 92 urte bitarteko Irungo Udal Marrazketa eta Pintura akademiako ehun bat obren erakusketa, ostiral honetan zabalduko da Amaia KZn.

Joan den ostiralean egin zuten Europar parlamenturako hauteskundeetan hautets mahaietan egon beharko duten herritarren zozketa. Ikus emaitzak.

Guadalupe Santutegiaren inguruan egingo dira ekintzak asteazken goizean zehar. Azoka, meza, bedeinkapena eta herri kirolak egongo dira, besteak beste.

Gipuzkoa Bertsotan lehiaketako Idiazabalgo saioan izan zen bertsotan irundarra. Ez da bigarren fasera pasako.

Egun osoko plana antolatu du Oiasso Museoak. Aztarnategiaz gain, inguru hartako XV. mendeko gaztelu bat eta Nafarroako Museoa bisitatuko dituzte. Izen ematea irekita dago.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketarako diputatuarekin izandako bileran Hondarribiko Udalak martxan jarri nahi duen hiri autobusa izan zuten hizpide, besteak beste.

'Balezaleak' ikuskizunaerekin joango dira eta Euskal Herria ordezkatuko dute. Haiekin batera, Garazi Navas eta Iñaki Urzainki musikariek bidaiatuko dute.

Asteburu honetan ezagutu dira 2024ko alardean parte hartuko duten 12 kantineren izenak. Laster, entseguen berri emango dute.

Goizean izango dira trafiko aldaketak, 11:15etatik aurrera.

Greba egingo dute AUIF enpresako langileek eta Irungo Udalak gutxieneko zerbitzuak iragarri ditu Irunbusen, datorren astelehenean.