Jokoa obsesio bilakatzen denean

Ekintza Bibe Gipuzkoako mendekotasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak 80 lagun berri artatu ditu 2023an. Horietatik %91 gizonak dira, eta ia erdia, 35 urtetik beherakoak. Joko makinekin dute gehienek arazoa.

Hondarribiko estoldetatik atera berri den talde freskoa

2023an sortu zuten Stoldak taldea Hans Dieckmannek, Hodei Ezeizak eta Koldo Emeryk (Mkarel). Bederatzi abesti dituen album digital bat argitaratu berri dute. Plataforma digital guztietan entzungai dago.

indarkeria matxista

Udalak babesa azaldu die Katalunian desagertutako emakumearen hurbilekoei

Indarkeria matxistari "gizarte osoak" aurre egin behar diola nabarmendu du udalak: "Elkarrekin, gure gaitzespena adierazten segitu behar dugu gaitz hau behin betiko desagerrarazteko".

Ane Bayo San Martin. Heziketa Fisikoko irakaslea.

«Gero eta emakume erreferente gehiago daude»

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua bukatu ondoren Anerenak taldea osatu zuen Hondarribian, jarduera fisikoa, sozializazioa eta ongizatea uztartzen dituen 'running' taldea. Aldi berean, Heziketa Fisikoko irakaslea da Iruñean.

Karbono aztarna murrizteko bidean dira Bidasoaldeko bost enpresa

2026rako enpresen urteko isurketak batez beste %46 murriztea da Bidasoa Bizirikek bigarrenez eskaintzen duen kurtsoaren helburua.

Itsas hondakinak biltzeko, sei ekintza bateratu

Pasaian, Donostian, Hondarribian, Zarautzen, Mutrikun eta Zumaian itsas hondakinak biltzeko hitzordua ezarri du Itsas Zaintza Sareak. Hilaren 17an egingo dituzte bilketa lanak.

Gran Sol taberna Espainiako txapeldun izendatu dute

'Astelehenak eguzkitan' ('Los lunes al sol') pintxoarekin eskuratu dute lehen saria. Beren palmaresean lortzeke zuten azken saria da.

indarkeria matxista

Katalunian desagertutako Irungo emakume baten senarra atxilotu dute, hura hil izana egotzita

Mossoen arabera, gizonak 2022ko abuztuan hil zuen emakumea. Gorpua ez da oraindik agertu, eta ikerketa zabalik dago.

Gotzon Hermosilla / Berria

Hilaren 25ari begirako egitarauak aurkeztu dituzte

Hogei jarduera antolatu dituzte Irungo sei talde feministek eta aste honetan hasiko dira jarduerak. Hilaren 25erako elkarretaratzera deitu du udalak San Juan plazan, 12:00etan.

lan istripuak

Garraiolari bat lanean hil da Irunen

Astelehenean izan zen istripua eta LAB sindikatuak salatu du aurten guztira hamaika garraiolari hil direla lanean dagoeneko.

Adimen artifizialaz arituko dira gaur

Hitzaldia eskainiko du adimen artifizialari buruz Borja Fernandezek, Erdiguneko auzo elkartean, 19:00etan.

Bidasoa-Txingudi partzuergoak kirola sustatuko du

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiak Bidasoa Atletiko Taldea eta Bidasoa Itzulia Elkartea lagunduko ditu. Lan Batzordeetako buruak izendatu ditu bileran.

Auto istripu baten ondorioz, GI-636 errepidea ekiditeko gomendatu dute

Urdanibia Berri parean gertatu da bi autoren arteko istripua eta bi erreiak itxita daude. AP-8 autobidea hartzeko gomendioa egin dute.

Bertso bazkaria antolatu du Ola sagardotegiak

Azaroaren 23an bertso bazkaria egingo dute Irungo Ola sagardotegian.

Higer Festa egingo dute ostiralean Olagarro elkartean

Txol, Etxara eta Xabatu garagardoez gain, berriki sortu duten Xabatu II Doble Ipa dastatzeko aukera ere izango da.

Saneamendu-sistema ezagutzeko bisita gidatuak

Saneamenduaren Munduko Egunaren harira Bidasoa Behereko saneamendu-sistema ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Txingudiko Zerbitzuak-ek. Atalerrekako hondakin uren araztegia eta hondartzako punpaketa-estazioa ezagutzeko aukera izango da.

Odola emateko aitzakiarik ez

Odola ez emateko dauden topikoak desmitifikatzeko kanpaina abiatuko du Irungo Udalak. Kanpainari bukaera emateko odol emate handi bat antolatu dute Zabaltza plazan.

Gau bateko lanak Bidasoa ibilbidea eta Bernart Etxepare kaleen artean

Hilaren 134ik 14rako gauean (23:00etatik 06:00ak arte) lur tratamendu lanak egingo dituzte, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Nayade abesbatzak 'Donejakue bidea' lehiaketa irabazi du

'Donejakue' abesbatza lehiaketaren laugarren edizioa egin zen azaroaren 10ean Zizur Nagusian. Bi urtean behin antolatzen den lehiaketa da.

Gehiago