Korrika Eguna Katean egingo da hilaren 20an

Egun osoko egitaraua ondu dute katearrek: altxorraren bila, trikipoteoa, bertso bazkari musikatua, skate tailerra eta kantu jira.

Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko eskatu dute

Espainiako Gobernuak egin du eskaera Natura 2000 Sarearen baitan. Eguzki talde ekologista "pozik" agertu da albistearen aurrean.

Txinzer hondakinak edukiontziak

Hitzordurik gabe artatzeko aukera eskainiko du Txinzerren Jendaurreko Arreta Bulegoak

Hilaren 8tik aurrera zabalduko da aukera. Hondarribian ere jendaurreko arreta zerbitzua egongo da astelehenero, BAZ-en.

DSBEren murrizketen kontra egin du Erletxek

DSBE hilaren hasieran banatuko dute eta Lanbidek eta Ertzaintzak milaka etxetan sar daitezkeela "agindu judizialik eta lege-babesik gabe" ohartarazi dute.

Animalien aterpeko tratu txarrei buruz galdetu dio udalari Elkarrekin Irunek

Hitzarmena dauka Irungo Udalak aterpetxearekin eta ea bertan gertatzen zenaren jakitun zen eta zerbait egin zuten galdetu dute.

EHKSren aurkezpena egingo dute Bidasoan

Aurkezpena hilaren 4an izango da, osteguna, Palmera Montero gunean.

Korrika

Korrika kulturala hastera doa

Hilaren 11n ibilbidea aurkeztuko dute; hilaren 12an bigarren Korrika batzordea egingo da; hilaren 13an Badon opera izango da Amaia KZn; eta hilaren 20an Korrika eguna.

Errege Magoen iritsieraren berri eman dute

Gutunak hilaren 4ean jasoko dituzte Errege Magoen laguntzaileek, eta hilaren 5eko desfilea Geltoki kaletik abiatuko dute.

Udal aurrekontuak onartu dituzte PSE-EEren eta EAJren babesarekin

100 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu historikoak adostu dituzte sozialistek eta jeltzaleek. PP abstenitu egin zen eta EH Bilduk eta Elkarrekinek kontra bozkatu zuten.

Ostiralean lehorreratuko dira Hiru Errege Magoak

Ostegun eta ostiralean izango dira postariaren eta erregeen kabalgatak. Ostegunean 18:00etan hasiko da segizioa. Ostiralean, berriz, 19:15ean abiatuko dira Hiru Erregeak Hermandadera.

'Bidasoa 2018-2023' dokumentala Primeran plataformara iritsi da

Etxeetako pantailetara iritsi berri da, baina herrietako aretoetako bideari ere segituko dio dokumentalak.

Irungo Harrera Sareak jantzi zehatz batzuk eskatu ditu

Egoera onean dauden motxilak, mugikorrak eta neurri jakin bateko zapatilak galdegin dituzte.

Errege Magoak Irungo adinekoen egoitzetara joango dira

Irungo Atsegina elkarteak urtero gonbidatzen die Errege Magoei bisita hau egitera. Horrez gain, 500 errege opil zati banatu dituzte jada.

Bi hondarribiar zesta-puntako Udazken Sariko finalean

Jon Arbelaiz eta Beñat Bereau Tolosako Beotibar pilotalekuan lehiatu ziren abenduaren 30ean.

2024ko Inauterietako kartela hautatzeko lehiaketa

Lanak urtarrilaren 18 eta 19 artean aurkeztu beharko dira. Edonork parte hartu dezake. Ikus oinarriak.

Hondarribiko babarrunak, lehiaketara

Otsailaren 4an izango da Zumardikoak elkarteak antolaturiko Hondarribiko I. Babarrun txapelketa. Udalerriko 8 baserrik eta 8 elkartek parte hartuko dute.

Korrika

Bertso bazkari musikatua Korrika kulturalean

Hilaren 20an egingo da bertso bazkari musikatua Landetxa auzo elkartean. Tiketak 15 euroan daude salgai eta menu beganoa eska daiteke.

Gaurtik aurrera erabili ahal izango da KirolTxartela Mugiment

Hondartza kiroldegiko erabiltzaileek programari atxikituta dauden ia 100 udalerrietako 163 kirol instalazio erabili ahal izango dituzte.

Udal artxiboa itxita egongo da hilaren 10ean

Eraikinaren instalazio elektrikoan lanak egin behar dituzte. Zerbitzua ez da etengo.

azken.portu

Kiroldegietan deskontua bazkide berriei

Kanpaina berezia antolatu du urtarrilerako udalak eta asmoa bazkide berriak lortzea da.

Gehiago