Korrika Eguna Katean egingo da hilaren 20an

Egun osoko egitaraua ondu dute katearrek: altxorraren bila, trikipoteoa, bertso bazkari musikatua, skate tailerra eta kantu jira.

Korrika iritsi bitarte geldirik egoteko asmorik ez dutela azaldu du AEK-k. Korrika kulturalari ekingo diote urtarrilean eta dagoeneko ekintza kulturalen daten berri eman dute. Bide horretan, Korrika Eguna ospatuko dute hilaren 20an Katean.

Egitaraua

  • 12:00etan: Altxorraren bila Bikoneten eskutik. Frontoitik hasiko dira eta 10 eta 15 urte bitartekoentzat da.
  • 12:45ean: Trikipoteoa Auntxarekin batera. Frontoitik hasiko dira eta auzoko tabernetan zehar mugitu. 
  • 14:00etan: Bertso bazkari musikatua Irunabarren eskutik Landetxa auzo elkartean. Tiketak 15 euroan daude salgai Hazia, Depor, Aranaztara, Otazpi, Nuevo eta Itzala ostatuetan. Xehetasun gehiago, hemen.
  • 17:45ean: Skate tailerra Teknika surf eskolarekin. 6 urtetik gorakoentzat da eta frontoian egingo da. Bakoitzak bere kaskoa eraman behar duela jakinarazi dute eta izena emateko 747 425 434 zenbakira hots egin behar da.
  • 19:30ean: Kantu jira egingo dute Elatzeta elkartearen ekimenez. Auzo elkartetik hasiko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.