Errege Magoak Irungo adinekoen egoitzetara joango dira

Irungo Atsegina elkarteak urtero gonbidatzen die Errege Magoei bisita hau egitera. Horrez gain, 500 errege opil zati banatu dituzte jada.

Irungo Atsegina elkarteak 500 errege opil zati banatu ditu Irungo adinekoen etxeetan. “Ohitura” dutela 1922. urtetik gogoratu dute eta aurten ere ez dutela hutsik egin azpimarran jarri dute “komunitatearekiko konpromiso hautsezina islatuz”.

Horrez gain, hilaren 5ean, arratsaldez, Errege Magoek adinekoen egoitzetara egingo dute bisitak. Keinu honen xedea Eguberrietako ilusioa eta magia eramatea dela diote “ospakizun hau modu berezian ospa ezin dutenei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.