2024/12

Altxa Burua Irun taldea sortu nahi dute

Talde sortu bidean, 'Helduak, teknologia eta seme-alabak' hitzaldia eskainiko dute bihar (hilak 4). Arbesko ikastetxean izango da, 18:30ean.

indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren aurrean, tolerantziarik ez

Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan indarkeria matxista salatzeko. 24 orduan bi hilketa matxista jazo direla salatu dute.

Indarkeria matxista

Minduta irten dira kalera hondarribiarrak

Emeki elkarteak deitutako elkarretaratze isilaren bidez hondarribiarrek babesa erakutsi diote bikotekide ohiak hildako emakumeari eta haren familiari.

trenbide eremua

Etorkizuneko tren geltoki berrira bisita egin dute

2025 urte bukaerarako Renferen bi errei martxan egongo direla iragarri dute. Katean, berriz, pasabide berria uztaila bitartean bukatzea aurreikusi dute. Jarduketa hauen protokoloa sinatu dute ofizialki ere.

Euskara kontzientzia lantzeko proiektua

Udalerriko hiru eskolek, Hondarribiko Udalak eta Emunek elkarlanean duten proiektuari segida emateko hiru urteko kontratua sinatu berri dute, eta luzagarria izango da.

Hirugarrenez piztu da Olinpiaden sugarra

Taldeen aurkezpena eta Euskara proba egin zuten larunbatean. Hondarribiko Portua auzoa kolorez bete zuten gazteek.

Indarkeria matxista

Elkarretaratzea deitu du Emekik, Pasaiako erailketa dela-eta

Larunbatean 53 urteko gizon batek haren bikotekide ohia erail zuen Pasai Antxon. Martxoak 8 plazan izango da elkarretaratzea, 18:00etan.

indarkeria matxista

Pasaiako hilketa matxista salatzeko kalera irtengo dira Irunen

M8 Asanblada Feministak gaur elkarretaratzera dei egin du. San Juan plazan da deialdia, 19:30ean.

Gipuzkoa Gazte Tour Irunen bukatuko da

Hilaren 14an ikuskizun berezi batekin bukatuko da Gipuzkoa Gazte Tourra. Bertako artista ugari izango dira bertan.

Mikel Acosta. Musika eta irrati ekoizlea.

"Esperimentazioa da Hegoa Diskak zigiluaren haria"

Hegoa Diskak musika zigilua sortu zuen duela lau urte irundarrak. Londresen du egoitza zigiluak, eta euskal musika esperimentalaren habi berri bat da. Biniloak biltzeko Londresko afiziotik ohartu zen Erresuma Batutik bultza zezakeela musikaren esperimentazioa.

Julia Iruretagoiena Berdintasun Bekaren proiektua aurkeztuko dute

Ana Galdos ikerlariak 'Espazio femeninoak Berpizkundearen amaieran. Emakume irundarraren bizitza, lana eta memoria' ikerketa aurkeztuko du hilaren 9an, Emakumeen Etxean.

Gobernu plana "asmo adierazpena" izatea salatu du EAJk

Udal gobernu plana "misio ikuspegi eta balio zehatzik gabekoa" dela uste du talde jeltzaleak.

Atxilotu bat eta bi ikertu Irunen droga salerosteagatik

Ikerketa ekainean abiatu zuten Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak. Kalamuarekin harremana duten gaiak saltzen dituen saltoki bat miatu dute.

azken.portu

Kiroldegietako ikastaroetarako matrikulazio kanpaina berria hasiko da

2025 urteko lehen hiruhilekora begirako matrikulazio kanpaina da, eta bi ordutegi ezarri dituzte.

Eguberri iraunkorragotarako proposamenak, Ekoetxean

Hiru jarduera proposatu ditu Ekoetxeak, Eguberrietako "espiritu iraunkorra" sustatzeko xedearekin.

Hilaren 9an egun osoz itxiko dute Arkolla auzora doan errepidea

Errepidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte. Soilik aldapan bizi direnek izango dute bertatik igarotzeko aukera.

"Eguberrietako argiek ez gaitzatela itsutu"

"Kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela" eskatu du Eguzki talde ekologistak.

'Txorien begibistan' erakusketa, Kabigorrin

Josemari Gimona argazkilariak ehiza utzi zuen txoriei asko erreparatzen hasi zenean. Erakusketaren bisita gidatua eskainiko du egileak hilaren 12an.

Gehiago