Bordari eta Satarka literatura lehiaketen 39. ekitaldia izan da aurtengoa. Lanak jaso ondotik, eztabaida luzea izan du epaimahaiak saridunak adosteko.
Bi herrietako 325 edukiontzi berritzen ari dira Irun eta Hondarribian. Erabiltzaileek orain arteko txartel berdina erabili beharko dute eta funtzionamendua ez da aldatu.
Gabonetako argien pizte ekitaldian euskara "mespretxatu" zela adierazi du koalizio subiranistak, eta oro har, udalaren ekitaldietan euskararen presentzia "mugatua" dela salatu dute.
Eguzkitza kaleko lokal bat birjabetu dute eta gaur xehetasun gehiago emango dituzte. Gaztetxea lortzeko borrokari lotuta dago ekintza hau.
Atzotik urtarrilaren 7ra bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Nerea Kortabitarteren lana da, beste hamabi ilustratzailerekin eta Noelia Lorenzorekin batera egindakoa.
Iñaki Unanue eta Kattalin de Pedro bidaiarien dokumentala proiektatuko dute, Zure Abenturaren Bilaren bosgarren saioan.
Ama Xantalen egoitzara bisita egin dio Cristina Laborda alkateak, eta bere senideekin ospatu du eguna Maria Sanchezek.
Eskualdeko Energia Mahaian 2024an egindako ekintzen balantzea aurkeztu eta eta eskualdeko energia kontsumoari eta isuriei buruzko datuak eguneratu dituzte.
Zumardikoak elkarteak antolatu du Eguberrietako tailer gastronomikoa. Hondarribiko Batzoki jatetxean emango dute tailerra hilaren 17an. Lekua erreserbatzea beharrezkoa da.
Hilaren 8an egin zuten txartelen zozketa. Bildutako diru guztia Palestinara bideratuko du Etxara Hondarribia Elkarteak.