VI.Emakumezkoen Xake Ttopara ospatu zuten astelehenean
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko egitarauaren baitan antolatu zuten ekitaldia. Orain arteko edizio jendetsuena izan da.
Herenegun, hilaren 18an, VI.Emakumezkoen Xake Ttopara egin zuten Hondarribiko Kasino Zaharrean. Hondarribiko Marlaxka xake klubak antolatu zuen ekitaldia, Emeki eta Hondarribiko Udalarekin lankidetzan.
Inoizko edizio jendetsuena izan da, adin eta maila guztietako 20 emakumek parte hartu baitzuten. Jokalari bakoitzeko bost minutuko erritmoko eta lau txandako suitzar sistemako txapelketa izan zen.
Nerea Urangak irabazi zuen txapelketako lehen postua.
Ekitaldi honen bidez parte-hartzaileek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu ahal izan dute. Hilaren 25ari begira beste hainbat jarduera antolatu dituzte Hondarribian.