Hilaren 25ean, Irun, Hondarribian eta Hendaian elkarretaratze eta performance bana egingo dituzte. Indarkeria matxista gaitzesteaz gain, Frantziako eta Espainiako estatuetan aurten hil dituzten 200 emakumeak gogoratuko dituzte.
Abenduaren 3an elkartzeko dei egin dute AEK-k, Aitzondok, Betti Gottik eta Irunabarrek. San Juan plazan izango da elkarretaratzea, 19:00etan.
Abisua ezarrita, zuhurtzia eskatu die bertan bizi direnei edo hara joan-etorria egin behar dutenei. 19:41an da itsasgora.
Hilaren 30 goizean elkartasun keinu moduan olibondo bat landatuko dute Hondarribian. Eguerdian Haweia eta Kemen dantza taldeen arteko topaketa egingo dute.
Estatu mailako ekitaldi aitzindari bat da, eta Ficoban egingo da, hilaren 21ean eta 22an. Kiroleko, medikuntzako eta beste diziplina batzuetako profesionalak bilduko dira Irunen.
Korrikarekin batera 36 migratzaile Hendaiara gurutzatzen laguntzeagatik akusatuta dauden zazpi ekintzaileei babesteko abiatu dute autoinkulpazio kanpaina. Halaber, manifestazio nazionala deitu dute urtarrilaren 26rako, Irundik Hendaiara.
Bidasoan sortu den plataforma berria da eta indarkeria matxistari aurre egiteko eskualde mailako antolakuntza bultzatzea izango dute helburu. Hilaren 23an bilduko dira Kabigorrin.
Hondarribiko liburutegian egingo dute hilaren 27ko ipuin kontaketa.
2024-2030 arteko Turismoa Kudeatzeko Plana eguneratu dute Irun eta Hondarribirako. Turismo jasangarri eta digitalean aurrerapausoak emateko helburua du.
Larunbat honetarako (hilak 23) globoflexia eta txapa tailerra, eta Berto magoaren ikuskizuna antolatu dituzte. Goizez eta arratsaldez izango dira jarduerak.
Dagoeneko onetsita dauden hainbat proiektuetan egingo dituzte inbertsioak, eta diru kopuru handiena, 1,5 milioi euro, Portzelanasen Gurutze Gorriaren lokal bat egokitzeko izango da.
Adierazpen instituzionala argitaratu dute eta Euskal Herriko Batzordearen 'haurrak gara' leloarekin bat egin dute.