Hondartza eta ingurua garbitu dute hondarribiarrek, auzolanean
Hondarribian eta Gipuzkoako beste bost udalerritan itsas hondakin bilketa egin zuten joan den igandean 200dik gora lagunek. Hondarribian 40 bat lagunek egin zuten bat deialdiarekin.
Joan den igandean hondakin bilketa bateratua egin zuten Gipuzkoako zenbait udalerritan, tartean, Hondarribian. Orotara, 235 lagun aritu ziren itsas bazterrak garbitzen, Itsas Zaintza Sareak eta Pasaiako Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren deiari erantzunez. Hondarribian 40 bat lagunek parte hartu zuten.
Antolatutako sei bilketetan 300 kilogramotik gora jaso zituzten herritarrek. Orotara, 12.800 objektu eta hondakin zati baino gehiago bildu zituzten, gehienak plastikokoz pieza degradatu eta zatikatuak izan ziren. Datuak «harrigarriak» direla diote Itsas Zaintza Sareko iturriek, kezkati.