Bidasoa-Txingudi partzuergoak kirola sustatuko du
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiak Bidasoa Atletiko Taldea eta Bidasoa Itzulia Elkartea lagunduko ditu. Lan Batzordeetako buruak izendatu ditu bileran.
Hilaren 12an egindako Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusian Lan Batzordeetako buruak nor izango diren aurkeztu zuten, horrela, Nuria Alzaga Kultura Lan Batzordeko lehendakari, Garoa Lekuona Euskara Lan Batzordeko lehendakari, Borja Olazabal Kirol Lan Batzordeko lehendekari eta Frédéric Tranche Turismo Lan Batzordeko lehendakari izango dira. Lan Batzordeetako Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udaletako ordezkariak eta haien udal-teknikariak nor izango diren jakinarazi dute.
Gainera, Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen Txingudi Korrikak 25 eta Bidasoa Itzulia Elkarteak antolatutako Bidasoa Itzuliak 50 urte bete dituzte aurten, eta eskualdean kirol jarduera sustatzeko ekimenak egiteko jarraitzeko eta Bidasoa-Txingudi partzuergoak diru-laguntzak handitu dizkie. Kirolerako kreditu gehikuntza Kontseilu Nagusian onartua izan da.
2023ko aurrekontuaren likidazioa eta 2024ko aurrekontua ere aipagai izan zituzten bileran. 2023ko Kontu Orokorra baliozkotu ondotik, 2024ko aurrekontuan 244.657,32 euro erabilgarri geldituko direla esan du partzuergoak. Zuzendaritza Batzordeak egindako jardueren eta hartutako erabakien berri eman du bileran.