2024/11/13

Hilaren 25ari begirako egitarauak aurkeztu dituzte

Hogei jarduera antolatu dituzte Irungo sei talde feministek eta aste honetan hasiko dira jarduerak. Hilaren 25erako elkarretaratzera deitu du udalak San Juan plazan, 12:00etan.

lan istripuak

Garraiolari bat lanean hil da Irunen

Astelehenean izan zen istripua eta LAB sindikatuak salatu du aurten guztira hamaika garraiolari hil direla lanean dagoeneko.

Adimen artifizialaren ondorioak aztergai Irunen hilaren 21ean

Adimen artifizialak enpresa ehunean dituen ondorioei buruzko hitzaldia antolatu dute Irunen hilaren 21ean. Hiru aditu elkartuko dira Irun Ekintzan-en ekimenean.

Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak logotipoa berritu nahi du

Lanak hilaren 29ra arte bidali ahal izango dira. Pilota federazioaren egoitzan eskura eman daitezke ere. Ikus oinarriak.

Adimen artifizialaz arituko dira gaur

Hitzaldia eskainiko du adimen artifizialari buruz Borja Fernandezek, Erdiguneko auzo elkartean, 19:00etan.

Bidasoa-Txingudi partzuergoak kirola sustatuko du

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiak Bidasoa Atletiko Taldea eta Bidasoa Itzulia Elkartea lagunduko ditu. Lan Batzordeetako buruak izendatu ditu bileran.

Auto istripu baten ondorioz, GI-636 errepidea ekiditeko gomendatu dute

Urdanibia Berri parean gertatu da bi autoren arteko istripua eta bi erreiak itxita daude. AP-8 autobidea hartzeko gomendioa egin dute.

Gehiago