Adimen artifizialaren ondorioak aztergai Irunen hilaren 21ean
Adimen artifizialak enpresa ehunean dituen ondorioei buruzko hitzaldia antolatu dute Irunen hilaren 21ean. Hiru aditu elkartuko dira Irun Ekintzan-en ekimenean.
Irun Ekintzan-ek adimen artifiziala eta honek enpresa ehunean dituen ondorioei buruzko hitzaldia antolatu du Irun Berritzailea ildoaren barruan. Nagusiki bidasoaldeko profesional eta enpresa txikiei zuzendutako hitzaldia da.
Hiru adituk hartuko dute hitza Amaia Zubizarretak moderatuko duen hitzaldian : Leire Legarreta We Are Clickers aholkularitzaren sortzaile eta CEOak, Unai Martinez adimen artifizialeko doktorea eta irakaslea eta Skootik-en sortzaileetako batek, eta Alex Rayon informatika eta telekomunikazioetako doktore, Deusto Datako zuzendari eta adimen artifizialaren alorreko irakasle, aholkulari eta garatzaileak.
Nuria Alzaga Hiri Bultzadako ordezkariak adimen artifiziala modu sakonean lantzeak duen garrantzia azpimarratu du, hazkunde handia izan duelako azken urteetan.
Hilaren 21ean 09:00etatik 10:30etara izango da hitzaldia Irungo Atalaia hotel jatetxean. Izena emateko irunekintzan@irun.org helbidera idatzi edo 943 50 53 36 telefonora deitu daiteke.