Gau beltzaren atarian banatu dituzte lehiaketaren hirugarren edizioko sariak. Liburutegiko aretoa bete-beteta inoizko parte hartzerik eta kalitaterik handiena izan duen lehiaketako ipuinak irakurri dituzte.
Aurten hilabete osoan zehar antolatu dituzte jarduerak, Hondarribiko Udalaren eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.
Bihartik (azaroak 1) aurrera abiatuko da TAO sistema. Veronica Urkiola Lekuona plazatxoaren ondoko aparkalekuan eta Mendelu Berrako eta Gibeletako aparkalekuetan ezarriko da.
Argiak pizteko ekitaldian kalejira ere egingo dute. Argiak pizten alkateaz gain, El Pilar ikastetxeko ikasleak ere egongo dira. Ondoren, Gisela Llado abeslariak Irun Hiria Musika Bandarekin abestuko du.
Hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektu integrala garatu dute. Hondarribiko hiru zentroek egin dute bat ekimenarekin.
Urtean behin ematen du Balorazio Batzordeak egindako lanaren berri, eta aurten inoiz baino biktima gehiago aitortu dituzte.
Elkarretaratze jendetsua egin dute San Juan plazan, euskararen kontrako beste oldarraldi baten harira. Hizkuntza eskubideei ez ezik, adinekoen zaintza duinari eragiten dion epaia ere badela salatu dute.
Irungo Zebra arropa markarekin kolaboratuko du elkarteak eta Irungo Atseginaren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoietan oinarritutako jantzi bilduma bat sortuko dute.
Arama gainditu, eta Hondarribia da herrialdean biztanleko errentarik handiena duen udalerria, urteko 22.209 eurorekin 2022an. Gaur eman ditu datuok INEk.
Zuzendaritzak jakinarazi du, irailaren 11n egindako bilkuran, adostasun osoz onartu zela BATeko Berdintasun Politikak aplikatzea. Xehetasunak, albistean.
Irungo Udalak zaintza lanei buruzko diagnostiko bat egin du eta ateratako ondorioak publiko egingo dituzte. Azaroaren 5ean izango da.
Bereziki gazteei zuzendutako kanpaina da, 'Zure txanda da. Mugitu etorkizunerantz' lelopean. Bestalde, Irunbusen erabiltzaileak %8 hazi dira.
Gorako noranzkoan du eragina matxurak eta datozen egunetan konponduko dituzte. Bitartean, igogailua erabiltzea gomendatu dute.
Hiriko hainbat auzo elkarteetan Gau Beltzak antolatu dituzte eta denetariko jarduerak egingo dira. Ia guztiak gaur izango dira eta Urdanibia Berrin, bihar.
Hilerrira Gabriel Aresti kaletik igotzea gomendatzen du udaltzaingoak eta jaitsiera Torreko aldapatik egitea.
Uni Bilbo C taldearen aurka arituko dira etxeko zelaian, bihar. 16 urtez eta 18 urtez azpikoek ere lehia izango dute asteburuan.
Gaurtik azaroaren 2ra bitartean trafiko murrizketak egongo dira hilerrirako bidean. Udaltzaingoak garraio publiko berezia hartzeko gomendioa egin du.
Gaur izango da Kofradia dendan izena emateko azken eguna. Antolatzaileek partekatu dutenez asko izan dira orain artean izena eman dutenak.
Lehenbizikoz Mendibilgo zinema aretoetan egingo dira proiekzioak. Guztira 30 film eskainiko dituzte eta sarrera doakoa da.
2013ko apirilaren 227tik azaroaren 8ra artean hildakoen gorpuzkiak aterako dituzte nitxoetatik datozen asteetan.