2.240 emakume eta gizonek harro desfilatu dute gaur goizean Irungo kaleetatik. Indar erakustaldia egin du beste behin Alarde Parekideak.
Irungo udal gobernuak bigarren urtez egin dio harrera alarde publikoari, eta alkateak nabarmendu bi alardeak direla "legalak" eta alardea "bizitzeko bi modu" daudela argudiatu du. EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek alarde publikoa antolatzeko urratsak egiteko garaia dela adierazi dute.
Iazko argazkia ia-ia erabat errepikatu da udaletxeko balkoian: harrera zabala izan du Alarde Parekideak. Hiriaren ikurra jaso du Bidasoa konpainiak.
Poztasuna, harrotasuna eta festa giroa Urdanibia plazan desfilea hasi aurretik. 10:20an ekingo dio bideari Alarde Parekideak.