Baimenik gabe ezingo da San Juan surik piztu

Udaltzaingoari eskatu behar zaio sua pizteko baimena. Behin baimena lortuta, bete beharreko baldintzen zerrenda jasoko du eskatzaileak.

Datorren hilaren 23 gauean San Juan gauaren ospakizunak egingo dira, eta, tartean, San Juan suak piztuko dira. Horietan gorabeherarik egon ez dadin, udalak gogoratu du debekatuta dagoela surik piztea aurretik Udaltzaingoari baimena eskatu eta hura lortu gabe.

Baimena eman zaien pertsonek suak egitean bete beharreko baldintzen zerrenda bat jaso dutela azaldu dute, suarekin lotutako jokamolde arriskutsuak saiheste aldera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.