2024/6/13

Megalitoen inguruko erakusketa batek bihar zabalduko ditu ateak

Oiasso Museoan jarriko dute 'Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde erreferenteak' izeneko erakusketa, azaroaren 24 arte.

Wheels and Waves 2018 Pauline Johnson

Zaurituak suertatu diren bost pertsonak sendatzeko "gogo eta nahia" adierazi du udalak

Wheels & Waves ekitaldian gertatutako istripuaren harira halako ekitaldietan segurtasuna bermatzeko konpromisoa berretsi du herriko etxeak. Neurriak hartzeko Ertzaintzak abiatu duen ikerketaren zain dira.

sanmartzialak

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietarako segurtasunerako neurriak aurkeztu dituzte

Elkarlanean arituko dira poliziak eta uztailaren 1era arte Babes zibileko Udal Plana aktibatuta egongo da. Bestalde, IrunBuseko gidarien grebak gaueko autobus zerbitzuan eragin dezakeenez, "kezka" adierazi du Ertzaintzak.

Bidasoak Txapeldunen Ligan jokatzeko eskaera egin du

Klub irundarrak hilaren 21ean jakingo du Europako txapelketa gorenean izango den ala ez. Bien bitartean, Bidasoak datorren denboraldiko entrenatzailea aurkeztu zuen atzo: Alex Mozas. Pozik eta ilusioz iritsi da Irunera, bi urteko kontratua sinatuta.

Artiako Lagunak Auzo Elkarteak alegazioak aurkeztu dizkio Hiri Espazio Publikoaren Garapenerako Ordenantzari

Bi alegazio dira. Batetik, zuhaitzen inbentarioa publikoa egitea eskatu dute. Bestetik, lorategi, zuhaitz eta landaretzara biratutako diru funtsak erabiltzeko konpromisoa eskatu.

Wheels and Waves motoziklismo proban bost pertsona zauritu dira

Arratsaldean gertatu zen istripua, Gi-3440 errepidean. Parte hartzaileetako batek gidatzen ari zen motorraren kontrola galdu zuen.

Tokiko sukaldaritza nabarmentzeko lehiaketak baditu irabazleak

Gran Sol izan da Erdi Aroko Pintxo Onenaren saria eskuratu duena. Herri Epaimahaiaren saria, berriz, Mika jatetxearentzat izan da.

Hondartza denboraldia hilaren 15ean inauguratuko da

Hondarribiko hondartzan aldagelak zabaldu, zaintza zerbitzua eskaini eta jolas eta kirol jarduerak eskainiko dituzte larunbatetik aurrera irailaren 15era bitarte.

Pirinioez gaindiko Gizarte Solidarioak Hondarribitik Kataluniara egingo du bidea

Atzo goizean udaletxeko areto nagusian harrera egin zien Igor Enparan alkateak eta zenbait zinegotzirekin batera.

'Ztandap' bakarrizketa gaur, Oiasso Museoan

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileena izango da gaur arratsaldean Oiasso Museoko oholtza. Bakarrizketa 19:00etan hasiko da eta doakoa da sarrera.

sanmartzialak

Jaietako trafiko mozketen berri eman dute

Trafiko mozketen, aparkalekuen edota TAO zerbitzuaren gaineko informazioa eman dute.

BAZek udako ordutegia ezarriko du

Aurreko urteko ordutegiarekin konparatuta ordubete gehiagoz artatuko dituzte herritarrak. Ordutegia berria irailaren 15era arte luzatuko da.

Baimenik gabe ezingo da San Juan surik piztu

Udaltzaingoari eskatu behar zaio sua pizteko baimena. Behin baimena lortuta, bete beharreko baldintzen zerrenda jasoko du eskatzaileak.

Eskailera mekanikoen ordutegiak zabalduko dituzte festak direla-eta

Bihartik uztailaren 2ra arte goizeko 01:00ak arte izango dira martxan Irungo eskailera mekanikoak.

Astebururako hitzordu bikoitza antolatu du Emeki elkarteak

Bihar Ana Egiazabalek 'Ximona, vuelta y vuelta' bakarrizketa eskainiko du eta larunbatean, emakumeen larruzko pala partida jokatuko dute.

Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo federatuko txapelketak, igandean

Hondarribiko Jostaldi Pilotalekua arte martzial japoniarren etxea bihurtuko da igandean. Goizeko 09:30etatik aurrera Washiken klubeko 7 jokalari lehiatuko dira.

Gehiago