Eskailera mekanikoen ordutegiak zabalduko dituzte festak direla-eta
Bihartik uztailaren 2ra arte goizeko 01:00ak arte izango dira martxan Irungo eskailera mekanikoak.

Irungo Udaleko Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta, kaleko sei igogailuren ordutegiak zabaldu egingo dituzte. Hala, hilaren 14tik (ostirala) uztailaren 2ra arte (asteartea) goizeko 01:00ak arte izango dira horiek erabilgarri. Urte osoan zehar 07:00etatik 23:00etara izaten da eskailera mekanikoen ohiko ordutegia.
Neurri honek Jesus, Dario de Regoyos, Iñigo de Loiola, Artaleku eta Kolon ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoei eragingo die.
Udaletik esan dutenez, honakoa herritarren eskaera bati erantzuteko hartu duten erabakia izan da.