2024/5/3

Neguko landareak kendu, eta oparituko ditu udalak

Banaketa hilaren 7ko goizean egingo dute, Luis Mariano plazan. Udako loreak ezartzeko kanpaina hilaren 6an hasiko da.

LAB eta ELA: "Endaneako langileen egoera jasanezina da"

Langileek hilabete eta erdian ez dute lan baldintzak hobetzeko proposamenik jaso, eta bost eguneko greba egunei ekin diete. Egoera tentsioz bizi dute langileek.

Emakumeen Ohorezko Mailako taldea, Durangora

BATeko emakumeen talde nagusiak Espainiako maila goreneko bigarren jardunaldia jokatuko du igandean Durangon. Duela bi aste Iruñean lortutako hirugarren postua errepikatu nahi dute, maila mantentzeko helburua lortzeko.

txosnak.irun

Egin daiteke Sanpedro eta Sanmartzialetan txosna jartzeko eskaria

Gaurtik maiatzaren 13ra bitartean aurkez daitezke eskaerak. Aurten, hainbat eragilek txosna bat elkarbanatu ahal izango dute.

Alberto De la Fuente eta Manu Eizagirre. Balaztako kideak.

"Gure eskakizun nagusia konpromiso politikoa da"

Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren (HMJP) zirriborroa aurkeztu du udalak, eta Balazta elkarteak txosten batean jaso du bizikletari buruzkoen planaren balorazioa.

Julen Basterra. Zesta punta jokalaria.

"Azkenean, ikasten zoaz ezinezkoa dela egunero dena ondo egitea"

Hondarribiarrak Miamiko Dania Beach frontoian debutatu zuen joan den urteko azaroan profesional bezala. Esperientzia hartatik asko ikasita itzuli da herrira, erronka berriei aurre egiteko prest.

IX. Ikusmiraren edizioa aurkeztu dute

Iaz Irunera atzerritik etorri eta erroldatu ziren herritarrentzat da programa eta edizio hau hilaren 2tik 31ra bitartean egingo da. Oraindik izena eman daiteke.

Gal Stadiumerako bideko argiztapena hobetzeko lanekin hasi dira

Espaloia zabaldu eta zoladurarik gabeko zatietan zoladura jarriko dute. Hiru hilabete iraungo dituzte obrek.

'Il trovatore' opera maiatzaren 11n iritsiko da Amaia KZra

Luis Mariano Abesbatzak, Luis Mariano Orkestrak eta Eragiyok ahots grabeen abesbatzak emango dute ikuskizuna. Sarrera doakoa da.

Airearen kalitatea neurtzeko zortzi sentsore instalatuko dituzte

Sare bat sortuko dute emisio gutxiko eremua sortu aurretik egoera aztertu ahal izateko.

Zestafesta, sormenaren eta diseinuaren festa

Hilaren 25ean sormena eta diseinua ardatz dituen jaialdiaren lehen edizioa egingo da Itsas Etxean. Egun osoko programazioa ondu dute: goizean sormen tailerrak egongo dira, eta arratsaldean, hitzaldiak.

'Hondarribia' udal aldizkariaren apirileko alea argitaratu dute

389. alea da 2024ko apirileko aldizkaria, eta, ondorioz, urteko laugarrena. Online irakur daiteke ale osoa.

Ricardo Requejo Ganbera Musika Zikloaren baitan, kontzertua etzi

Oiasso Kamerata hari-orkestra, Aitzol Iturriagagoitia biolinista eta David Apellaniz biolontxelista izango dira protagonistak.

Euskadiko Errugbi Liga bueltan da Plaiaundira

Ligaren azken txanpan dago Biok Txingudi. Hala, bihar, Biok Txingudik Arrasate/Eibar B jasoko du bere zelaian.

Gehiago