Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

IX. Ikusmiraren edizioa aurkeztu dute

Iaz Irunera atzerritik etorri eta erroldatu ziren herritarrentzat da programa eta edizio hau hilaren 2tik 31ra bitartean egingo da. Oraindik izena eman daiteke.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/05/03

Bederatzigarren urtez segidan hasiko da Ikusmira proiektua. Iaz Irunera atzerritik etorri eta erroldatu ziren herritarrentzat da programa eta edizio hau hilaren 2tik 31ra bitartean egingo da. Atzo egin zuten edizio honen aurkezpena udaletxean, eta adierazi zutenez, dinamizatzaile lanetan Kulturarteko Bitartekaritzako Taldea arituko da.

Irungo udaletxeko areto nagusian elkartu ziren Nuria Alzaga Gizarte Ongizateko ordezkariak eta parte hartzaileak, eta Alzagak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: “Ikusmira funtsezkoa da Irunera etorri berri diren atzerritarrei harrera egiteko eta haiek integratzeko. Programa honen bidez, ingurua ezagut dezakete, eta hiriak zer baliabide eskaintzen dituen jakin. Gainera, proiektua bada kultura desberdinetako pertsonak elkartzeko eta harremanetan jartzeko bide bat ere”.

Edizio honetan, 35 lagunek parte hartuko dute, bi taldetan: goizeko taldea ostiraletan bilduko da, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldekoa, ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara; biak ala biak, bost astez jarraian.

Jarduerak bitartekari taldeak zuzenduko ditu, eta, batzuetan, udal baliabideetan lan egiten duten pertsonek ere parte hartuko dute. Zehazki, jarduera eta bisita gidatu hauek egingo dira:

  • Udaletxeko areto nagusia eta liburutegia, Gazte Informaziorako Bulegoa eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
  • Gaztelekuak, ludotekak eta ingurune irekiko programa
  • Oiasso Museoa, ermita eta euskaltegia
  • Bidasoa bizirik
  • Plaiaundiko parke ekologikoa –proiektuari amaiera emateko saioa egingo da bertan, eta bertaratze ziurtagiriak banatuko dira–

Izena emateko epea amaitu den arren, interesatuek izena eman dezakete zenbaki hauetako edozeinetara deituta oraindik: 943 50 56 35 edo 638 901 245 zenbakietara, eta goizez edo arratsaldezko aukera hautatu behar da. Zailtasunik izanez gero, koordinatzailearen zenbakien bidez ere jar daitezke harremanetan (602 218 196 telefonoa), 699 111 073 errumaniar kulturarteko bitartekariarekin kontaktatzeko, honako zenbakia hau da: 699 111 073 telefonoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Arrasateko ura edangarria da berriro

Kultura, Gipuzkoa

Errenteriako Udalak bere gain hartu ditu orain arte Xenpelarren ematen ziren bertsolaritza eskolak

Gipuzkoa, Komunikazioa

‘Go!azen’ telesailari emango diote aurten Abadia saria

Bedaio auzoa Amezketari ematea onartu du Tolosak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.