Lau tailerretan izena eman daiteke hilaren 19ra bitarte. Emakumeen Etxean izango dira, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.
Goizeko 11:30ean Zornotzan jokatuko du Zaisa txingudik Urgozo liderraren aurka. Hirugarren postua ziurtatzeko helburua izango dute bidasoarrek.
"Eskualdeko osasun publikoaren prekarizazioaren aurka" mobilizatzeko deia egin dute. Manifestazioa San Juan plazatik abiatuko da larunbateko 18:00etan.
Oiasso museoaren erabiltzaile kopurua %20 hazi da 2023rekin konparatuz. Gaztelekuetan, berriz, 400 gazte baino gehiagok hartu du parte jardueretan.
Larunbatean, hilak 13, goizeko 10:30etan helduko dira txirrindulariak herrira. Herri osoa zeharkatu ondoren Baionarantz egingo dute bidea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar "moral eta politikoa" dela gogoratu du alarde parekidearen batzordeak.
Igandean Euskal Herri osoko 500 bat dantzarik bat egingo dute Hondarribiako V. Muxiko egunean.
Zeramika hastapena, eta Neriageko eta Rakuko eskola magistralak antolatu dituzte.
Hilaren 11tik 13ra izango da CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 23 laburmetrai eta 3 dokumental proiektatuko dituzte. Sarrera doakoa da.
Obren esleipena egin diote Construcciones Otegi Gaztañaga SL-ri 119.835,50 euroan.
Eusko Jaurlaritzeko Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordea Mendelun izan da gaur goizean Noemi Odriozola PSE-EEren bozeramaile eta Josu Álvarez zinegotziarekin.
San Juan plazan egingo dute Espainiako II. Errepublikaren Egunaren ospakizuna 12:30ean. Nicolas Gerendiain elkarteak antolatu du.