Apirilaren 14an Espainiako Errepublikaren bandera igoko dute

San Juan plazan egingo dute Espainiako II. Errepublikaren Egunaren ospakizuna 12:30ean. Nicolas Gerendiain elkarteak antolatu du.

Igandea, hilak 14, Espainiako Errepublika Eguna da eta Nicolas Gerendiain elkarte errepublika zaleak Espainiako Errepublika garaiko bandera etxeetan jartzeko deia egin du. Horrez gainera, 12:30ean, banderaren igoera egingo dute San Juan plazan, komunikatu bat irakurri ondoren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.