Atzo goizean Martxoak 8 plazan bildu ziren "enpresaren jarrera salatzeko".
Joan den astean hasi zen lanean Hondarribiko Udaleko lehen Berdintasun teknikaria.
Haur parkea estaltzeko lanek hiruzpalau aste iraungo dute eta parkea itxita mantenduko da maiatzaren 11era arte.
Izen ematea hilaren 22tik maiatzaren 2ra egin beharko da, eta 60 plazen zozketa maiatzaren 13an egingo da.
Atzo hasi zituzten zubia berritzeko lanak; lehenik eraitsi eta ondoren, berria jarriko dute.
Udazkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko bi faseko lehia egingo dute udaberrian, Gipuzkoa Bertsotan izenpean.
Hitzordua hilaren 18an da Oiasso museoan. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.
Erasoa beste bi pertsonekin egin izana leporatu dio Ertzaintzak eta besteen bila dabiltza. Erasotua bizikletan zebilen eta jasotako kolpeagatik ospitalera eraman zuten.
Txekiako Errepublikan izan da zortzigarren topaketa eta Espainiako emakume seniorren taldearekin izan da bertan Ana Pulgarin.
Apirilean Jose Manuel Abalos margolariaren lana egongo da ikusgai. Maiatzean, berriz, udal marrazketa eta pintura akademiako ikasleena. Erakusketak "modu jarraituan" programatu nahi ditu udalak.
Yolanda Rodriguez militante feminista eta komunistak Espainiako II. Errepublika eta Frente Popular sortzeko emakumearen parte hartzeaz arituko da. Hitzaldia, ostegun honetan, hilak 11, Palmera Montero gunean izango da 19:00etan.
Eibarren jokatu zen Adinetako Euskadiko Xake Txapelketan eskuratu zuen titulua irundarrak. Marlaxka Xake Klubak beste hiru ordezkari izan zituen. German Herrerak eta Josu Tornayk, bestetik, Euskadiko Txapelketa Absolutuan parte hartu dute.