2024/3/22

Hondarribia Eskubaloiak zuzendaritza talde berria du

Juan Luis Silanes da Hondarribia Eskubaloi klubeko presidente berria. Berdintasunean oinarritutako eskubaloi talde euskaldun baten aldeko apustua egin dute.

Harro egin dute bidea herriko txikiek

Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko Korrika Txikian parte hartu dute Hondarribiko hiru ikastetxeetako ikasleek.

Berritasunekin datoz BATen udalekuak

Ostegunetan, Artalekura joango dira, eta ostiraletan, taldekako olinpiada txikiak egingo dituzte. Izen ematea zabalik dago jada.

Juanma Garate Cepa, Education First taldeko zuzendaria

"Balio handia du Euskal Herriko Itzulia Irunen hasteak"

Irunek Euskal Herriko Itzuliaren hasiera jasoko du apirilaren 1ean hamar kilometroko hiri erlojupeko batekin, eta lehen etaparen ibilbidea Juanma Garatek diseinatu du. Irundarra, gainera, lasterketan izango da Education First taldeko zuzendari lanetan.

Esme Lopez eta Amparo Fernandez. Agifeseko bazkideak.

"Osasun mentaleko erietxean hutsune asko daude"

Agifes, buruko gaixotasunak dituztenak eta haien familiarrak laguntzeko elkartea da. Orain artean Donostia zuten egoitza nagusia, baina Bidasoan sare bat indartu nahi dute. Egun, 110 bazkide dituzte eskualdean.

Hanka puntetako ametsak egi bihurtzeko bidean

Aurtengo udan ikasketak L’École de danse de l’Opera-n eta The Royal Ballet School-en jarraitzeko hautatuak izan dira Irene Amunarriz, Adriana Markiegi eta Daniela Sierra.

'Krea Bidasoa' 450 pertsona baino gehiagoren topagune

Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu zituzten Krea Bidasoaren 15. ediziorako.

Aste Santuko egitaraua, oparoa

Sokamuturra, kantu ekitaldiak, elizbira eta beste hainbat jarduera izango dira herrian. Ikus egitaraua.

Txinzer hondakinak edukiontziak

Edukiontzi batzuk lekualdatuko dituzte Itzuliagatik

Kasuan kasu, hilaren 25etik edo hilaren 31tik aurrera Itzuliaren ibilbidean dauden edukiontziak lekuz mugituko dituzte.

Aldundiari aurkeztu dio udalak Txenpereneako aurre proiektua

Kirol instalakuntzak mugitzeko jarduketa finantzatzeko akordioa jasotzen duen erakunde arteko hitzarmena eguneratu dute.

Gehiago