Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

1.301 korrikalari igandeko maratoi erdian eta 10K lasterketan

Bidasoko I. Maratoi Erdirako 782 korrikalarik eman dute izena, eta 10 kilometrokorako 519k. Igande goizean izango dira bi probak.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2024/02/23

“Ikaragarria”. Hala definitu du Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) iganderako antolatu dituen Lomeña Fachadas I. Bidasoko Maratoi Erdiaren nahiz Rhenus Logistics 10 kilometroko lasterketa (10K) izen emateak, horien kopuruari erreferentzia eginez. Izan ere, osotara 1.301 korrikalarik eman dute izena bi lasterketetan: 782 maratoi erdian, eta 519 10Kn. Gaurko (ostirala) 13:00etan itxi dituzte izen emateak.

Pozik daude oso BATekoak kopuru horrekin. Izan ere, aurreko edizioetan (Irungo Maratoi Erdia izenarekin) ez ziren hurbiletik ere kopuru horietara iritsi. Beraz, sekulako harrera izan du aurtengo ibilbide aldaketak: lehenengoz Irun eta Hondarribia artekoak izango dira bi probak.

Izena eman dutenen artean arakatuz, datu gehiago eman ditu BATek. Maratoi erdian %18 izango dira emakumeak,  eta hamar kilometrokoan, berriz, %34 (bi proben artean emakumeen presentzia %24koa da, beraz). Jatorriari dagokionez, partaide gehienak Bidasokoak izango dira (%28 dira irundarrak, eta %8 hondarribiarrak). Donostiakoak %15 izango dira, eta %4 Errenteria-Oreretakoak. %9, berriz, Ipar Euskal Herritik edo Frantziako Estatutik iritsitakoak izango dira. Datu berezia: partaideen %7 bizkaitarrak dira.

BATek eskerrak eman dizkie era batera edo bestera laguntzen ari direnei, bereziki, etziko lasterketan errepideetan izango diren boluntarioei.

Irteerak eta dortsalak
Igandeko irteerak honakoak izango dira: 10 kilometrokoa 09:50an hasiko da Irungo Kolon hiribidetik, eta maratoi erdia 10:00etan; aldez aurretik partaideek izen emate fitxan jarritako denboraren araberako kaxoietan banatuko dituzte lasterkariak, eta proba bitartean zortzi erbiren laguntza izango dute.

10K-koak Mendeluraino (Alkain saltoki ingururaino) joango dira, han bira eman, Irundik zirkuitua egin, eta Urdanibia plazan izango dute helmuga. Maratoi erdikoek (21 kilometrokoa da), berriz, Kolonen hasiko dute bidea Hondarribirantz, hango Kai Berrian ‘ziaboga’ egin, Irunera joandakoan han zirkuitua egin, eta Urdanibian izango dute helmuga. Ibilbidearen xehetasunak ikusteko klik egin hemen. Anoa postuak honako kilometroetan jarriko dituzte: 3,2-7,5-11,8-14,9 eta 18,4.

Bestalde, dortsalak jasotzeko epea zabalik dago. Hona datuak:

  • Gaur (ostirala) Irungo Deportes Gonzalez saltokian, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 tarteetan.
  • Bihar (larunbata) Irungo Deportes Gonzalez saltokian, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 tarteetan.
  • Etzi (lasterketaren egunean), Uranzu pilotalekuan, 08:15etik 09:30era.

 

Erlazionatutako edukia1.000 partaideen muga gaindituko dute Bidasoko maratoi erdiak eta 10K lasterketakBidasoko I. Maratoi Erdia + 10k lasterketa aurkeztu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.