Egoera "larria" dela uste du Irun Palestinak eta elkartasun "ekimen aktiboak" areagotzera dei egin dute. Laster ekintza gehiago egingo dituztela aurreratu du Irun Palestinak.
Gaua pasatzeko hogei bizilaguni ostatu eman beharko dio udalak datozen orduetan. Zortzi bizilagun, aldiz, ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
300 plaza daude guztira, eta Irunen erroldatutako 8 eta 16 urte bitartekoentzat dira. Euskara hutsean eskainiko dituzte udalekuak.
Asier Martín da Hondartza Kiroldegiko zuzendari berria. Hondarribiko Udalarekin elkarlanean instalakuntzaren etorkizuna bermatzeko zenbait pausu ematen hasi dira; hala nola, inbertsio txikiak egiten.
Aurtengo egitaraua hilabete osokoa da beste urte batez ere. Hiriko elkarte eta elkarte feminista ezberdinak udalarekin batu dira hura osatzeko.
Lekualdaketa gauzatzeko eman beharreko urratsak eta horien denbora epeak publiko egitea eskatu diote udalari.
Errigoraren produktuen kanpaina berriaren eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke. Horiek bakoitzak aukeratutako tokian jaso ahalko dira.
Akordio bat dute lekualdaketa gauzatzeko Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin. Haiekin bildu nahi du, orain, Cristina Laborda alkateak.
Bihar egingo den udalbatzarako mozio bat erregistratu du Abotsanitzek. Zenbait espezialitateren zerbitzuak Hondarribiko Anbulategian eskaintzeko azterketa egitea jasotzen du proposamenak.
Iragan astean Hondarribiko EAJk Casadevante jauregia erosteko aukera aztertzea eskatu zion Udal Gobernuari. Udala eraikina erosteko prest agertu da, baldin eta EAJk agintzen dituen administrazioak erosketan inplikatzen badira.
Irungo Moskun egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan. "Emakume langileen zapalkuntzarekin bukatzeko gizarte sozialista" aldarrikatuko dute.
Datorren asteazkenean izango da bilera, hilaren 6an, Udaletxeko Areto Nagusian, 18:00etan.
Goizez zein arratsaldez egongo da Garbigunea zabalik. Igandetan, berriz, itxita egongo da.
Foro Irun Hogeitabatek bertso afaria antolatu du Euskal Jiraren gastu ekonomikoei aurre egiteko. Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.
Martxoko programazioaren berri eman dute bi gaztelekuek. Jarduera berezien artean, Martxoak 8ari eta Korrikari begirakoak daude.
XV. edizioaren goiburua 'Konektatzen dugun tokian' izango da, eta ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema izango dute ardatz.
18 urte azpiko Espainiako 'Short Track' Txapelketa; I. Lomena Fachadas Maratoi Erdia eta 10k Rhenus Logstics; 20 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa; Ibilketaren eta jaurtiketa luzeen neguko Espainiako Txapelketa; eta Infantil mailako Euskadiko Kross Txapelketa probak izan dira asteburuan.
Guztira, 10.000 gazte pasa ziren Artiako eta Martindozeneako gaztelekuetatik. Kopuru historikoa da eta 2022ko datuak gainditu dituzte.
Martxoaren 4an Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira Mertxe Aizpurua eta Oihana Etxebarrieta, 19:00etan.
Nicolas Gerendiain elkarteak antolatuta, Xabier Susperregik 'Partisanas' liburua aurkeztuko du, eta Ana Mendiola dantzaz eta poesiaz arduratuko da. Errezitaldia Palmera Monteron izango da, 19:00etan.