Caser Betharram-eko egoiliarrek oso adi ikusi dituzte gazteek osatutako jostailuak eta gogoz kontatu dituzte gaztetan bizitakoak.
Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan Saria jasoko di 1965ean sortu zen enpresak. 28 langile ditu osotara.
Udalak Uztapide Bertsolaria kaleko telefono kabina bat liburutegi bilakatu, eta hirian martxan dauden liburutegi sarean txertatu du. Datozen hilabeteetan beste bi kabina berreskuratuko dira, bat Santiagon eta bestea Arizmendi Almirante kalean.
Gaurtik igandera bitartean Espainiako Txapelketa Absolutuak lehiatuko dira Ourensen. BATeko kideak une gozoan iritsi dira txapelketara, zazpik beren betiko marka onena lortuta bidaiatu baitute Galiziara.
Ekitaldi politikoa, ibilbidea eta mahai-ingurua egingo dituzte egunean zehar. Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak parte hartuko du.
Hogeita bost urte zituenetik 1994. urtera arte ibili zen Zelestina Miranda Bengoetxea mairutan. Poz handia hartu zuen Emeki elkarteak ohitura berreskuratzea erabaki zuenean.
Lehen sektorean izaten ari diren mugimenduekin adi da Irungo EAJ. Baserritar eta nekazariak laguntzeko lan mahaia sortzea proposatu du.
Irungo kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Real Unionen bigarren taldearen partidarekin. Gainontzeko neurketak bihar eta etzi izango dira.
Hilaren 25a da egitasmoan parte hartzeko azken eguna, eta 2023an Irunen jaiotako haurrei eta haien familiei dago zuzenduta.
Txingudi Errugbiko harrobiko taldeak dira lehian arituko diren bakarrak. 14 eta 16 urtez azpiko taldeak Plaiaundin arituko dira, eta 18 urtez azpikoak, Donostiako Miniestadioan. Partida guztiak bihar dira.
Aste honetan marea biziak izan ziren eta horren eraginez udalerriko zenbait puntu urpean geratu ziren. Kezkatuta agertu dira sozialistak.
Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren bigarren hitzordua izango da. Udal artxiboak ezagutzeko hitzaldi bat eta bi bisita gidatu egingo dituzte.