Kaikuko jaitsiera irabazi dute emakumezkoek
Hondarribia A taldea 4. izan da, Zierbenaren, Donostiarraren eta Ondarroaren atzetik. B ontziak, berriz, 18. postuan amaitu du.
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen taldea pozik itzuli zen etxera igandean. Denboraldiko lehen jaitsiera irabazi zuten Sestaon. 15:14 minutu behar izan zituzten 4000 metroak burutzeko. Urtea, beraz, sentsazio onekin hasi dute arraunlariek. Bigarren izan zen Deustu, berdeengatik 18 segundotara. Ondoren, Kaiku (22 segundora), eta laugarren, Ondarroa (25 segundora).
Emakumeen ondoren irten ziren gizonezkoak. A taldea izan zen irteten azkena. Laugarren zan ziren, Zierbenaren, Donostiarraren eta Ondarroaren atzetik. Irabazlearengatik 30:36 segundora (20:06ko denbora markatu zuten). Sentsazio onekin amaitu ez bazuten ere, asteburu honetan izango dute arantza kentzeko aukera; larunbatean Orioko jaitsieran izango dira. Hondarribia B ontzia, berriz, 18. izan zen. Jaitsiera hurrengo estekan ikus daiteke.