Krosean, Euskadiko txapeldun izan da Mikel Aramendi, eta Iker Ibarguen nahiz Urko Ibarguen bigarren izan dira. Pistan, Malen Martinez 60 metroetako txapeldun.
Hilaren 25etik 27ra hitzaldiak, elkarretaratzeak, bazkaria eta kontzertuak antolatu ditu Bidasoko Sarek. Etxerako bidean "oztoporik ez" aldarri dute.
Gobernu taldearen helburu nagusietako bat ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta bizikletaren erabilera bultzatzea da.
Hondarribia Marlaxka Klubeko xakelariek sentsazio onekin hasi dute urtea. Euskadiko zein Gipuzkoako ligan arituko dira beste urte batez. Gipuzkoako Banakako Jubenil Txapelketari dagokionez, bi ordezkari izango ditu klubak.
Ostiral honetan eskainiko du bisita gidatua Helena Elbusto komisarioak Menchu Galen, Elena Mendizabalen erakusketaren gainekoa.
Hiria Berroneratzeko Eragileen taldea sortu dute eta Irungo etxeetako energia kontsumoaren gaineko informazio ezberdina biltzen arituko dira gaur hasita. Horrez gain, aholkuz betetako liburuxka bat ere oparituko dute.
7-15 eta 29-36 irabazi zuten, hurrenez hurren, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek eta kanpoko zelaietan.
Azpiegitura Gipuzkoarrak 482.662 bidaiari jaso zituen 2023an, 2022an baino %25,8 gehiago.
Irungo Atsegiñak irundar guztiak animatu ditu parte hartzera. Desfilea prestatzeko bi entsegu programatu dituzte. Ohiko afarira joateko izena emateko azken eguna hilaren 25a da.