Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Garaipenaren asteburua izan da Txingudi Errugbirentzat

7-15 eta 29-36 irabazi zuten, hurrenez hurren, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek eta kanpoko zelaietan.

Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2024/01/15

Zailtasunak zailtasun, asteburu honetan irabazle izan dira bai emakumeen eta bai gizonen taldeak kanpoko zelaietan. 7 eta 15, eta 29 eta 36 irabazi zuten, hurrenez hurren, gizonen zein emakumeen taldeek.

Ez-ohiko baldintza dezente zituen Biok Txingudik aurrean Logroñon jokatu behar zuen partidak eta jokalariengan eragina handia izan zezakeen. Hala ere, aurten zerbait erakutsi badu emakumezkoen errugbi taldeak baldintza ezberdinetara moldatzeko ahalmena izan da eta kontutan hartuta Logroñon larunbatean egin zuen hotza, belar artifizialeko zelaia eta hamabi jokalariko modalitatean jokatu behar izana, ez ziren nahikoa izan porrota eragiteko, baina bai irabazteko.

Envases Riojak hartu zuen aurrea lehenengo hamar minutuetan bi entsegu eta eraldaketa bat eginez (12-0). Hasiera traketsak aulkia mugiaraztea eragin zuen eta, aldaketa hauetako baten ondoren hain zuzen ere, 15. minutuan, bisitarien lehenengo marka eta eraldaketa iritsi ziren, Naroa de la Fuente eta Leire Muñozen eskutik (12-7).

Pixkanaka, Biok Txingudi erritmoa hartzen joan zen eta puntuak iristen joan ziren. Naroa de la Fuentek (27’), bigarren aldiz, Leire Muñozek (32’), Paola Vegak (35’) eta Enara Arrutik (39’) lortutako entseguekin eta azken honen eraldaketa batekin, atsedenaldira alderik handienarekin iristea lortu zuten mugakoek (12-29).

Bigarren zatian, lehenengoan bezala, etxekoek hartu zuten iniziatiba eta Txingudiko defentsaren gabeziak aurkitu zituzten, aldea murrizten joateko. 75. minutuan, errioxarrak norgehiagoka berdintzera iritsi ziren, Bidasokoek egindako lan guztia kolokan jarriz (29-29). Azkeneko minutuetan, indar guztiekin joan ziren etxekoak garaipena bereganatzera eta, fase eta joan-etorri ugari izan zituen jokaldi baten ondoren, Lea Etxebarrietak azkeneko marka lortu zuen, Enara Arrutiren eraldaketarekin batera, amaierako 29 eta 36koa ipini zuena markagailuan.

Hasierako lerrokatzean Lucia Duran, Yaiza Garcia, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Enara Arruti, Paola Vega, Gaia Morris, Laida Rodriguez eta Leixuri Pinaga, bere debuta egin zuena, izan ziren. Aulkian Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Irati Lazkano, Lupe Pescador, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera eta Ainara Varela hasi ziren.

Garaipen honekin, Biok Txingudi zortzigarren kokatzen da sailkapenean, Arrasate/Eibar B zazpigarrenarekin berdinduta.

Mutilek garaipen oso garrantzitsua

Oso berdindua izan zen Zaisa Txingudik Gasteizen jokatutako partida. Defentsan denbora luze eta gogor aritu behar izan zuten partida osoan zehar eta, ondo antolatzeko arazoak izan bazituzten ere, Gaztedi Bren erasoak gelditu ahal izan zituzten. Erasoan, bestalde, oso eraginkor aritu ziren bidasoarrak, gasteiztarren zelaira iritsi ziren aldietan puntuak eskuratzea lortu baitzuten. Horrela, 5. minutuan Aitor Asurmendik lehenengo entsegua lortu zuen, Alejandro Lasak eraldatu zuena markagailuan aurrea hartzeko (0-7). 3 minutu geroago, Lasak berak beste hiru puntu lortu zituen makilen artean sartutako zigor kolpe batekin (0-10).

Denboraldi honetan diziplina mantentzeko arazoak dituzte Iñigo Camareroren mutilek eta partida hau ez zen ezberdina izan. Zigor kolpe gehiegi egin zituzten jokalariek eta defentsan gogorrago aritzea eragin zien, hogei minutuz jokalari bat gutxiago eduki zuten Julen Iglesias eta Alejandro Lasak jasotako aldi baterako kaleratzeengatik (31 eta 70. minutuetan, hurrenez hurren). Etxekoek defentsa hori haustea lortu zuten 25. minutuan, norgehiagoka osoan lortuko zuten entsegua eta eraldaketa eginez (7-10). Hurrengo jokaldian, Ekain Hiribarrenek aldea handitu zuen berriz, entsegu baten bidez (7-15).

Defentsek egin zuten gainerako lana, atsedenaldiaren ideiak antolatzeko eta indarrak neurtzeko balio izan zien bi taldeei eta, bigarren zatian, jokoak ordena handiagoa izan zuen, baina emaitza ez zen berriz mugitu.

Zaisa Txingudiren hamabostekoan Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Jon Sanchez, Hodei Guerrero, Jon Mediavilla, Javi Paredes, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ekain Hiribarren, Carlos Lora (kapitaina), Ioritz Franco, Roman Solis, Teo Arruti, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa aritu ziren. Aulkian Javier Perez, Julen Iglesias, David Miguel, Iban Lantxo eta Mikel Genuak hasi zuten partida .

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.