Artisautza feria, hilaren 26ra arte
Artisau produktuez betetako azoka egingo dute datorren hilaren 19tik 26ra.
Arte primitiboa, larrua, ehun-gaiak, artisau elikadura eta bestelakoak aurki daitezke bertan. Artisau produktuez betetako azoka egingo dute datorren hilaren 19tik 26ra. Kirol Kaian jarriko dituzte postuak. Bidasoa Artisauen Elkartearen eta udalaren arteko elkarlanaren fruitua da feria. 18:00etan zabalduko ditu ateak egunero.

