Azaroan ere gora egin du aireportuak
Orotara 32.490 bidaiariri eman die zerbitzu aireportuak, 2022an baino %16,5 hegaldi gehiago izan dira.
Hondarribiko aireportuaren iragan azaroko datuak eman ditu AENAk. Hauen arabera, urte hasieratik izandako gorako joera mantentzen ari da. Izan ere, azaro hau ere orain arteko onena izan da, 32.490 bidaiariri eman die zerbitzu, 2022an baino %16,5 gehiagori. 2023a hasi zenetik, ia milioi erdi inguruk (445.698 hain zuzen) erabili dute Hondarribiko aireportua, 2022an baino %26,9 gehiagok.