PSE-EEren adierazpena, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira

Giza eskubideen defentsarako "konpromisoa" hartu dute sozialistek ondorengo lerroetan.

Igandeko (hilak 10) Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Hondarribiko PSE-EE taldeak adierazpen bat kaleratu berri du. Giza eskubideen defentsarako “konpromisoa” hartu dute sozialistek ondorengo lerroetan. Besteak beste, honako lau aldarrikapenak egin nahi izan dituzte (HITZAk gaztelaniatik itzuli ditu horiek):

  • 1948ko Deklarazioan jasotako eskubideek demokraziaren zutabe gisa jokatuko dute, aitortuz botere publiko guztiak pertsonen eta euren eskubideen zerbitzura daudela.
  • Giza Eskubideak unibertsalak eta zatiezinak dira. Eta hemen sartzen dira herri, nazio eta komunitate guztien bakerako eskubideak.
  • Kontziente gara Hondarribian giza eskubideen defentsa egiten duten pertsona kopuru garrantzitsu bat existitzen dela, euren eguneroko bizitzan Deklarazioan jasotako eskubideak bermatzen saiatzen direnak.
  • Gure eguneroko zereginean giza eskubideen defentsa egingo dugu Hondarribiko PSE-EEren ordezkari gisa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.