2015eko proiektu bat berreskuratu dute, "udalbatzak onartutakoa eta 8 urtez tiradera batean gordeta" egon dena. Pasaiako Portuko Agintaritzarekin bildu da udal gobernua, "oso konstruktiboa" izan dena.
Orientazio proba igandean lehiatuko da, Erlaitz inguruan. Lehiaketa zentroa 09:30ean irekiko da, eta lehen irteerak 10:00etan izango dira. Izen-emateak ostegunean itxiko dituzte, 22:00etan.
Hondarribiak jasoko du XI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa urriaren 28an. Gorka Irisarrik ordezkatuko du herria.
Lau mikrohezegune horiek sortzeko 14.000 euroko inbertsioa egingo du Naturklimak, ekosistema natural berriak sortzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko faseko txapeldun izan ondoren, txuri-beltzek bihar hasiko dute fase nazionaleko ibilbidea Asturiasen, Marino de Luancoren aurka, 20:00etan.
Bidasoko Ikaskuntzen Aldizkariko Ikerlanaren 31. edizioa da kaleratu duena Luis de Uranzu Kultur Taldeak.
Koalizio moreak adierazi du hirien garapenean ez dela mugikortasun jasangarria lehenetsi, eta hainbat neurri proposatu ditu iraunkortasunaren bidea jorratzeko.
Ola Sagardotegiak antolatutako sagar festa 11:00etan izango da, Olaren egoitzan. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.