2023/9/22

Herriko enpresen "ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko" laguntzak emango ditu udalak

Egitasmoak bi helburu zehatz ditu: ekintzailetza proiektuei sostengua ematea eta bertako merkataritzari bere lehiakortasuna hobetzeko laguntza eskaintzea. 60.000 euro bideratuko dituzte orotara.

Hemen da Irun Zuzenean jaialdia

Astebete falta da indie eta rock jaialdia hasteko. Ibilbide desberdina duten taldeak batuko ditu jaialdiak, eta sarrerak salgai daude honezkero.

Ekhi Lekuona, Washiken klubeko kirolaria

[Elkarrizketa] «Gauzak biolentziarik gabe konpontzea da helburua»

Datorren astean abiatuko da hondarribiar gaztea Tunisiara, bertan jokatuko den Munduko Kenpo Kai Txapelketara. 18 urterekin palmares bikaina du Lekuonak, eta etxeko apalak betetzen jarraitzeko «prest eta gogotsu» dagoela azaldu du.

Juan Thalamas Labandibarreko 55.a erosiko du udalak

Ekimena inguru osoa berdegunez eta pasealekuz betetzeko egitasmoaren baitan egingo dute. Udan, Bidasoara begira dagoen egonaldi eremua eraiki dute.

Juan Maria Ruizek irabazi du Adour-Bidasoa pintura lehiaketa

Artista nafarraren 'Hasiera txarra' artelana izan da lehiaketara aurkeztu diren 64 obretan onena. Artelan horietatik 33 hautatu dituzte erakusketa bat osatzeko. Hilaren 29tik urriaren 22ra arte bisitatu ahal izango da, Amaia KZn.

'Erosi eta ikasi' kanpaina bukatzear da

Familiek ikasleko 150 euro arteko diru laguntzak jaso dituzte, orotariko ikas materialen gastua estaltzeko.

Hegobus zerbitzua %20an hazi da uda honetan

Hendaia eta Irun lotzen dituen autobus zerbitzuak hirian duen presentzia areagotu zuen 2021ean. Aurtengo datuak arrakastatsuak izan direla esan du Irungo Udalak.

Justo: "Gure onena ematea eskatuko digun taldea da Teruel"

Real Union daraman bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko da igandean. Txuri-beltzek ligako bosgarren jardunaldiko partida jokatuko dute Galen Teruelen aurka, 12:00etan.

Ostalaritza eta merkataritzarako laguntza bonuen balorazioa egin du udalak.

Merkataritza bonua berreskuratzeko mozioa aurkeztu du Ekologistak Martxanek

Aurtengo udazkeneko sasoian ez da indarrean sartuko, baina taldeak azpimarratu du "gertuko kontsumo jasangarria" sustatzeko neurriak duen balioa.

Hurrengo Ababor azoka nautikoa 2025ean egingo da

Ababor Euskadiko Bienal Nautikoaren hirugarren ekitaldia 2025ean egingo da. Azoka nautikoa bi urtean behin egingo dela erabaki du Ababorren lantaldeak.

antzerki tailerra

Herriko gazteek antzerki tailerrean izena eman dezakete jada

11-17 urte bitarteko neska-mutilei begirako tailerra izango da. Urriaren 2ra bitarte eman daiteke izena.

Irungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-09-22)

Ikasturtea hastearekin batera, martxan jarriko dira asteburu honetan Irungo kirol taldeak, batez ere futbolean.

Performancea, sexu esplotazioa eta pertsonen salerosketa salatzeko

Bihar, larunbata, Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Txingudiko Elkarte Feministak egitaraua antolatu du.

Gehiago