San Nikolas zubia itxiko dute asteartean, goizez

Zenbait lan egingo dituzte bertan, zubi berriaren eraikuntzako aldizkako ikuskapenetan horren beharra ondorioztatu dutelako.

Hondarribiko Udalak jakinarazi du datorren astearte (hilak 5) goizean San Nikolas zubia itxiko dutela, bertan egin behar dituzten mantenu lanengatik. Hauetan, ohol batzuk ordezkatuko dituzte, zubi berriaren eraikuntzan udal brigadak egiten dituen aldizkako ikuskapenetan horren beharra ondorioztatu delako.

Arratsaldean berriz ere zabalduko dutela jakinarazi du udalak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.