Ateak ireki dituen arren, lehen jarduera, Emakumeentzako Ahalduntze Eskola, urrian izango da. Instalazioak erabilgarri daude eta zerbitzu gehienak urrian jarriko dira martxan.
Hondarribiar gazteak estreinakoz gidatuko du Jaizkibel konpainia irailaren 8an. «Urduri, baina pozik eta arduraz» hartu dio lekukoa Oihana Etxebarrietari. Aurten «pauso handiak» egin dituztela dio.
Abotsanitz herri batzarrak alardearen inguruan egindako gogoeta plazaratu berri du. Zubiak eraiki behar direla diote, "inor beste aldean ez uzteko, emakume izate hutsagatik atzean ez uzteko".
Hamabost urteko ibilbidea dauka atzean marrazkilari eta grabatzaile irundarrak. Musikarientzako egindako enkarguak dira beharbada bere lan ezagunenak, baina beste mila bide irekita ditu.
Zenbait lan egingo dituzte bertan, zubi berriaren eraikuntzako aldizkako ikuskapenetan horren beharra ondorioztatu dutelako.
Lau konpromiso hartu ditu udalak memoria historikoa lantzen segitzeko. Tartean, errepresio militarrari buruzko ikerketa- lanarekin jarraitzea.
Real Unionek Bartzelonan jokatuko du igandean ligako bigarren partida Bartzelonaren bigarren taldearen aurka, 20:30ean. Liga hasiera onari jarraipena eman nahi diote txuri-beltzek.
Igandean Maikel Malero eta Francis Costela pilotuek jauzi eta trikimailu ikusgarriak eskainiko dituzte harresi inguruan.
Irundarrek datorren larunbatean hasiko dute Asobal Liga Artalekun Bartzelonaren aurka, eta gaur denboraldi aurreko azken lagunartekoa jokatuko dute Paun Billère Handball Pau-Pyrenées taldearen aurka.
Aiako Harriko informazio puntuak 'Mineralen tailerra' jarduera antolatu du hilaren 16rako. Izen-emateak hilaren 2tik 13ra bitartean egin behar dira.