Grand Slameko finalaurrekoak, irailaren 2an
Goikoetxea-Gorka bikoteak Erik-Lopezen kontra jokatuko du eta Erkiaga-Lerikak berriz, Johan-Basqueren kontra.
Aurrera doa Hondarribiko Grand Slama. Asteburu honetan laugarren jardunaldia jokatu dute, finalaurreko partidak zeintzuk izango diren erabaki dira.
B taldeko partida batekin hasi zuten asteburukoa, hain zuzen, Erkiaga-Lekerika eta Basterra-Bailoren artekoa. 15-11 bukatu zuten partida, beraz, Erkiaga eta Lerika bikoteak eskuratu du finalaurrekoetarako txartela. A taldean aldiz, Goikoetxea-Atain eta Etxeberri-Basque aritu dira aurrez aurre, lehenak atera dira garaile.
Datorren irailaren 2an (larunbata da) jokatuko dituzte finalaurrekoak, 18:00etatik aurrera, Jostaldi pilotalekuan. Goikoetxea-Gorka bikoteak Erik-Lopezen kontra jokatuko du eta Erkiaga-Lerikak berriz, Johan-Basqueren kontra.