Aire zabaleko zinema, Kateako pilotalekuan

Larunbat honetan (hilak 26), Irunen jada klasiko bilakatu diren aire zabaleko zine emanaldi batez gozatu ahal izango da. 'DC Supermaskoten' liga proiektatuko dute, doan.

Datorren larunbat honetan (hilak 26), Irunen jada klasiko bilakatu diren aire zabaleko zine emanaldi batez gozatu ahal izango da. Hori bai, agertokia aldatu dute, eta oraingo honetan Junkal plazatxoan izan beharrean, Katea auzoko pilotaleku estalian izango da.  22:00etatik aurrera, DC Supermaskoten Liga filmaz gozatu ahal izango dute haur eta gurasoek, euskaraz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.