Kapitain berria du Bidasoak
Gorka Nieto Marcosek eramango du Bidasoa eskubaloi taldeko besokoa aurrerantzean. Jokalari gaztea pozik eta lasai agertu da ardura berriarekin.
Gorka Nieto Marcosek eramango du Bidasoa eskubaloi taldeko besokoa aurrerantzean, kapitain izendatu berri baitute. Azken bi denboraldietan kapitain izan den Jon Azkueren lekukoa hartuko du jokalari bizkaitarrak.
2019ko urrian debutatu zuenetik, Asobal Ligako 74 partida jokatu dtu lehen taldearekin eta 127 gol eskuratu ditu, horietatik gehienak (87) aurreko denboraldian. Europan berriz, 25 partida eta 35 gol egin ditu Nietok.
Kapitain berria pozik eta lasai agertu da ardura berriarekin: “Bidasoa Iruneko koloreak defendatzea beti da berezia, eta kapitain gisa egitea are bereziagoa da”. Denboraldi honi begira jarri da eta taldea bide onean doala dio: “Asko gustatzen zait nola ari garen lanean, nola ari garen entrenatzen Denboraldiaurreak dakarren nekearekin maila ona ematen ari gara eta ilusioz eta ikasteko gogoz dagoen taldea ikusten dut, hori baita garrantzitsuena”, erantsi du.