Jose Antonio Santanok zelai berritua bisitatu zuen atzo. Hiru hilabeteko lanen ondoren "inoiz ez bezalako itxura" duela esan zuen.
Gorka Nieto Marcosek eramango du Bidasoa eskubaloi taldeko besokoa aurrerantzean. Jokalari gaztea pozik eta lasai agertu da ardura berriarekin.
Hondarribia, aireportua eta Donostia lotzen dituen autobusak zerbitzua indartuko du hilaren 22tik. Aireportutik abiatzen diren bidaietan autobus gehigarri bat jartzea aurreikusi dute.
Bi partida jasoko ditu bihar Jostaldi pilotalekuak, arratsaldez. Biharkoa biribiltzeko, partidak jokatzen diren bitartean marmitakoa dastatzeko aukera izango da.
Orain arte bidaiari gehien jaso dituen hilabetea izan da pasa den uztaila. Guztira, 52.000 bidaiari baino gehiagori eman die zerbitzu aireportuak.