Hitzordu bikoitza Hondarribiko Grand Slamean
Bi partida jasoko ditu bihar Jostaldi pilotalekuak, arratsaldez. Biharkoa biribiltzeko, partidak jokatzen diren bitartean marmitakoa dastatzeko aukera izango da.

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak Grand Slamaren barruko beste bi partida jasoko ditu bihar (hilak 18). Johan-Basque eta Aaron Del Rioren arteko partidarekin abiatuko dute biharkoa (20:00etan), A taldeari dagokion partida izango da. B taldean berriz, Erik eta Lopezek Erkiaga eta Gorka izango dituzte aurrez aurre.
Gainera, Erik-Lopez bikoteak aurreko partida irabazi zuenez (Basterra eta Bailoren kontra), finalaurrekorako zuzeneko txartela eskuratu dezakete bihar.
Partidak jokatzen diren bitartean marmitakoa dastatzeko aukera emango dute pilotalekuan. Sarrera bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dira (janaria barne). Lotura honetan eros daitezke.