Bakardadea eta ikusezintasuna. Horiek dira adinekoen artean gehien errepikatzen diren gaitzak, bereziki 80 urtetik gorako emakumeengan. Ez direla iragana, oraina baizik, aldarrikatzen dihardute Adinkiderekin.
Sagardozaleek Madalen plaza izango dute topagune Hondarribiko Sagardo Egunean. Zazpi sagardogileren uzta dastatzeko aukera izango da bihar, baita txorizo egosi eta tortilla pintxoak jatekoa ere.
Hilaren 12an aurkeztu zuten Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea espazioan ‘Aquí y allí’ (‘Hemen eta han’) dokumentala. Familia etorkinen bigarren belaunaldiari ahotsa eman dio SOS Arrazakeriak.
Abuztuaren 11tik 15era luzatuko dira Moskuko Bestak. ‘Egiten baduzu hozka, gure auzotik ospa!’ izan da aurtengorako aukeratu duten leloa, eta harrera auzoa askea dela aldarrikatu nahi dute.
Herriko merkatari eta sortzaileen produktuak kalera irtengo dira abuztuaren 12 eta 13an.
Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.
Jarduketa hori Artiako ubidea birnaturalizatzeko proiektuaren barnekoa da, Juan Thalamas Labandibar kaleko ibaiko begiralekuarekin batera. Beste bi jarduketa daude aurreikusiak eremu horretan.
Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.
Gazteria arloak antolatuta, udako kontzertuak egingo dira bihar Oñako Baroia parkean, 17:00etatik 22:00etara. Bertako zortzi artistek hartuko dute parte topaketan.
20:00etatik aurrera Santiago kaletik arituko dira Hondarribia Hiria Musika Banda eta RocKalean taldeak.