2023/6/7

Abotsanitz: "Aldaketaren momentua iritsi da"

Hauteskundeen gaineko balorazioa egin berri dute. "Urte luzez konpondu gabeko arazoak birbideratzeko momentua" heldu dela uste dute.

Erdi Arora itzuliko dira hondarribiarrak asteburuan

80 postu inguruk osatuko dute aurtengo Erdi Aroko Azoka. Hainbat ekintza, ikuskizun eta tailerrez gozatzeko aukera izango da.

Bidasoaren elastikoen enkante solidarioak 4.000 euro bildu ditu

Irabaziak Fernando Bolea klubeko jokalari eta entrenatzaile ohiak duen gaixotasunaren zaintzetara bideratuko dira. Julen Aginagalderen elastikoa izan da interes handiena piztu duena, 2.000 euroan saldu baita.

Errefuxiatuak mozioa

Irungo Harrera Sareak "kezka handiz" hartu du Espainiako Poliziaren agindua

IHSk gogoratu du migratzaileek oinarrizko eskubideak dituztela eta paperik ez izatea falta administratiboa dela eta ez delitu penala. Erantzukizunak eskatu dizkiote Espainiako Polizia buruzagitzari.

Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera

Agindua baliogabetu dute. Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jai egun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamarrekin, bost.

Jone Bastida Alzuru / Berria

Errenteriako mendizale baten bila ari dira Jaizkibelen

Atzo goizean Jaizkibelera joan, eta agindutako orduan etxera ez zelako itzuli, salaketa jarri zuen desagertutakoaren familiak.

'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' liburua aurkeztuko dute

Ekainaren 14an egingo dute aurkezpena CBA liburutegian, 19:00etan. Bertan izango dira egileak, Joxean Elosegi eta Aitor Errazkin.

Aisialdiko begirale izateko ikastaro bat abiatu dute

Doako ikastaroa izango da, euskaraz, Martindozenean, eta irailaren 30ean hasiko da. Izen-emateak udalaren atarian egin behar dira ostiraletik aurrera.

Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak biltzeko deia egin du ostiralerako

Ekainaren 28a "aldarrikapenez bete" nahi du taldeak eta "Sanmartzialek ukatu dituen lekua berreskuratu". Parte hartzeko mezu bat bidali behar da eta itzulpen zerbitzua eskainiko dute.

Squash topaketa bat antolatu du Lur Alaik larunbaterako

Familiei zuzendutako saio ireki eta doako bat dela azaldu du klubak. Artaleku kiroldegian bilduko dira, 09:00etatik 13:00era. Izen-emateak irekita daude.

Gehiago