Sozialistek 10 eserlekuei eutsi diete eta jeltzaleek euren 7ei. EH Bildu, berriz, hirugarren indar izatera pasa da 4 eserleku eta 4.036 botorekin.
Inoizko emaitzarik onena eskuratu du Abotsanitzek. EAJk baino boto gehiago eskuratu dituzte, eta emaitza horrekin, zazpi zinegotzi izango dituzte, 2019an baino 3 gehiago.
Goizean ia bi puntu eta erdi jaitsi bada, arratsaldeko parte hartze datuek ere behera egin dute. 2019arekin alderatuta, %3,4ko beherakada izan da 18:00ak arte.
Eguerdiko 14:00etarako irundarren 15.275 eman du boza. 2019an, 16.682 izan ziren eskubidea baliatu zutenak ordurako.
HITZAk jasotako informazioaren arabera, ez da inolako arazorik edo intzidentziarik izan goizean. Mahairen baten osaketa atzeratu omen da, baina bestela, normaltasuna izan da nagusi.
47.282 irundarrek dute udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea eta 23 bozkaleku prestatu dituzte horretarako.
Datozen lau urteetan Abotsanitzek zazpi eserleku izango ditu, EAJk sei eta PSE-EEk eta EH Bilduk bi.
Hemen Irungo Udalak datozen lau urteetan izango dituen zinegotziak: hamar PSE-EEkoak dira, zazpi EAJkoak, 4 EH Bildurenak, 2 Elkarrekin-Podemosenak eta 2 PPrenak.
Azken eguneraketaren arabera, parte hartzea bost puntutan jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta. 20.595 pertsonak eman dute botoa orain arte. 2019an, aldiz, 22.898 hiritarrek baliatu zuten botoa emateko eskubidea.
Espainiako Gobernuak 14:00etan argitaratu dituen parte hartze datuei erreparatuta, %37,07koa izan da goizekoa. 2019an baino 239 boto gutxiago izan dira.
Normaltasun osoz joaten ari dira udal eta foru hauteskundeak Irungo 23 bozkalekuetan HITZAk jaso duenez.
Jostaldi pilotalekuan, Itsas Etxean, Mendelun, Amuten edo udaletxean eman beharko dute botoa herritarrek. EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP taldeek aurkeztu dute hautagaitza.