2023/5/26

600 ikasle bildu dituzte Bidasoa-Txingudi Mini Olinpiadek

8 eta 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute, eskualdeko zenbait kirol klubetako ordezkariek gidatuta. 17 tailer eta jokoz gozatu ahal izan dute.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Jose Antonio Santano Clavero (PSE-EE)

«Argi dago akordio eta adostasun handiak lortzeko gai garela eta politikan sinesten dugula»

Bost agintaldi bete ditu jarduneko alkate den Jose Antonio Santano, 21 urte, alegia. Seigarren agintaldi baten bila, PSE-EEren zerrenda buru da.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Gonzalo Carrion Insausti (EAJ)

“Bizitzeko, gozatzeko eta lan egiteko herri bat izango da Hondarribia”

Estreinakoz aurkeztu da hauteskundeetara, zortzi urtez zinegotzi izan ondoren. "Balore seguru bat garelako", konfiantza eskatu die hondarribiarrei.

Berdintasun politiken inguruko balorazioa egin du Elkarrekinek

2020ko abenduan hartu zuen koalizioak Irungo Udaleko Berdintasun ordezkaritza, eta legegintzaldian gauzatutako berdintasun politikak izan dituzte gaur hizpide Miren Etxebeste udaleko Berdintasun ordezkariak eta David Nuño Irungo Elkarrekin koalizioko alkategaiak.

Squasharen "baztertze" egoera mahai gaineratu du Lur Alai Squash Klubak

Azken 10 urteetan Irunen squashak "joera ona" izan duen arren, pandemia ez gero, udalak "kirolaren berreskuratzearen kontra" egin duela salatu du klubak.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Iñaki Sanz-Azkue, biologoa.

[Elkarrizketa] «Naturari buruz dugun kultura galtzen ari da»

Herpetologian aditua da, eta CAF-Elhuyar saria irabazi berri du hirugarrenez hondarribiarrak, kazetaritza zientifikoaren kategorian. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide da ere bai.

Hondarribiko hautagaiekin blagan

Antxeta Irratiak, OARSO BIDASOKO HITZAren laguntzarekin antolatutako mahai-inguruan, Hondarribiko alkategaiek hondarribiarrei euren asmoen berri eman diete.

Black Is Beltza II: Ainhoa proiektatuko dute, Fermin Muguruzarekin

Datorren ostegunean (ekainak 1 da) proiektatuko dute Fermin Muguruzaren azken pelikula, 19:00etan. Dagoeneko lor daitezke gonbidapenak.

Etxeraten gaurko eta biharko elkarretaratzeak, bertan behera

Udal eta foru hauteskundeen atarian gogoeta eguna da biharkoa eta ez dute elkarretaratzea egiteko baimenik lortu.

Non bozkatuko dute hondarribiarrek igandean?

13.501 hondarribiarrek izango dute Udal eta Foru hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Bost hautesleku daude Hondarribian. Udalak sare sozialen bidez emango du hauteskundeen emaitzen berri, igandean bertan.

Zeramika eta pintura ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Haur eta gazteentzako zeramika, margo eta pintura tailerrak eskainiko ditu irungo Udal Zeramika eta Pintura Akademiak. Izen emateak online egin beharko dira udalaren webgunean.

Hauteskunde kanpainako azken mitina egingo du gaur PSE-EEk

Jose Antonio Santano alkategaiaren presentziarekin, 19:00etan bilduko dira Zabaltza plazan. Mitinaren aurretik, sozialistek jarduerak antolatu dituzte 17:00etatik aurrera.

Asteburuan Bidasoan zer?

Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Irungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-05-26)

Real Unionek berebiziko partida du maila mantentzeko lehian: irabaziz gero, salbazioa lortuko du. Bidasoak, aldiz, lehia garrantzitsua du Europa helburu.

Gehiago